martes, 11 de diciembre de 2012

Maria Montessoriren Pedagogia



Maria Montessori, Chiaravalle, Italia,  herrian jaio zen pedagoga izan zen, 1870. urtean, eta 1952an hil zen Herbeeretan, bere pedagogia zabaltzen ari zelarik.

Bere pedagogia, hain zuzen, haur hezkuntzara bideratu zuen, bere ustez ume baten heziketaren garai garrantzitsuena hau baitzen. Garai honetan, umeen motibazioa eta kuriositatea handitzen ahalegindu zen, baita beraien askatasuna bultzatzen ere. Umeen zentzumenak garatzeko objetuak manipulatzea uzten zien, ikasgelako materialak era libre batean erabiltzeko aukera ere ematen die.

Irakatsitako hau eskolatik kanpo ere praktikan jartzea gomendatzen du, hala nola etxean mahaia jartzea, eskuak beti garbitzea, zikindutakoa txukuntzea, mateterial guztial maneiatzea... 

Ume bakoitzak bere garapen propioa duela adierazi zuen, eta horregatik taldeko lana zein bakarkakoa garatu behar dela, nahiz eta berari talde lana bultzatzea gehiago gustatu. Talde hauetan armonia egotea ezinbestekoa dela dio, eta honetarako autodiziplina erabiltzen da, hau da, umeek erabakitako arau komunak erabiltzen dira.

Eskola egun batean ariketa ugari erabiltzen saiatzen zen, hau da, goizean irakurketa eta idazketa lantzen zuten, baita matematika eta lengoaia; gainera, egunero umeek kirola eta solasean aritzeko aukera zuten. Mahaien antolaketa, beraien komoditatearen arabera kokatuko dira, jolasean daudenean oztoporik izan ez dezaten

Azkenik, gelako txoko guztiak erakargarriak suertatu behar zaizkio umeari, honela, irakurketa espaziora joan nahiko du, aparientziak erakarri egingo du, eta gainera, gusturago ibiliko da.

domingo, 9 de diciembre de 2012

Wert-en hezkuntza erreforma

Pil-pilean dagoen gaia dugu hau, wert hezkuntza ministroak proposatu eta burutuko dituen erreformak. Garrantzitsua iruditzen zait hezkuntza lanbide aukeratu dugunontzat, izan ere, gu hezkuntza sistema horren parte izango gara gustatu ala ez, horregatik erreforma hauek aztertzea eta zuzenak diren ala ez ikustea egokia iruditzen zait. Modulu lanean buru belarri gabilenez orain gaiari erreferentzia egiten dion aldaketa aipatuko dut, beste erreformak hurrengo sarrera baterako utziz.

Wertek hau defendatuz: "El modelo que separa a los niños de las niñas no supone siempre, necesariamente, una discriminación", hezkuntza segregatua eskaintzen duten eskoletan diru finantziazioa mantentzea ezarri du. Eskolek autonomia izango dute haien metodo pedagogikoak ezartzeko, gainera, hezkuntza administrazioek eskola segregatuak finantziatu ahal izango dituzte, hezkuntza diskriminazioen aurkako kobentzio internazionala betez gero. Baina, nola liteke eskola diskriminazioa esplizituki betetzen duen (nesken eskoletan mutilak ez onartuz eta alderantziz) eskola batek kobentzio internazional hori betetzea? Argi eta garbi diskriminatzen duten heinean ezingo lirateke onartuak izan sektore publikoan diru publikoa jasoz.

Férnandez Enguirak dioen bezala: "Si creemos en la plena igualdad y la mejor convivencia entre las personas de distinto sexo-género en la esfera pública, debemos educarlos para ello desde la esfera pública, mediante la experiencia, y eso quiere decir la escuela, la experiencia de la escolaridad, no simplemente prédicas en las familias que son la esfera privada ni en aulas diferenciadas que contradigan la práctica que proponen". Honekin guztiz ados nago ni, izan ere, modulu lanerako bilaketak egitean eta idazterakoan, argi geratu zait hezkuntza oso tresna baliotsua dela gizarte berdinago bat lortzeko, umeak berdintasunean heziz gero etorkizunean beste jarrera askeago batzuk hartuko dituztelako. Horregatik, harrigarria iruditzen zait gaur egun oraindik ere eskola segregatuak defendatzea esanez diskriminaziorik burutzen ez dutela, eta okerragoa iruditzen zait diru publikoa erabiltzea nire aburuz diskriminatzen duen hezkuntza mota bat defendatzeko.

jueves, 29 de noviembre de 2012

ARGITARATZEKO


ZER DA IRAKASLE IZATEA?

Testu hau aukeratu dugu, irakaslea izango denarentzat pauta edo gomendio batzuk ematen dituelako irakasle lanean hasi baino lehenago kontuan hartzeko, seguraski askorentzat oso baliogarria izango delako gogoz  eta zentzuz hartzeko ogibide hau. Gainera, irakasle izaterako orduan izan ditzakegun arazo edo akatsak konpondu eta sahiesteko balio duela uste dugu.



Irakaslea ogibide bezala honen ikasleei erakustea eta jakintza berriak barneratzea helburu duena 
da. Irakasle bat irakasgai batean espezializatua izan daiteke, edo jakintza orokorrak transmititu 
ditzake, lehen hezkuntzako tutore askoren antzera. Irakasleak zein ikasleak ikasketa prozesuan 
parte-hartzaile aktiboak dira, irakasleak ikasketa prozesua bideratzen duelarik. Irakasleen 
izendapenerako bestelako termino batzuk ere badaude, hala nola; maisu/maistra, andereño... 
Irakasle baten funtzio garrantzitsuenetako bat, umeek euren inguruko mundua eta euren burua 
uler dezaten da. Umeei euren barruan duten jakiteko grina azaleratzen saiatu behar dira 
irakasleak, hauek ikus dezaten asko dakitela eta nahi duten guztia izatera hel daitezkela. 


Irakasle izatea dagoen lanbideetariko aberasgarriena da, bokazionala den heinean behintzat. 
Ikasleen jakintza bere eskuan dago eta horrek egiten du lanbidea oraindik baliagarrriagoa. Lan 
handia eta inplikazioa eskatzen ditu, bere esku baitago, maila handi batean, hauen ikasleen 
etorkizuna zein ikasteko eta egunero hobetzeko grina. Irakasleak dira, beraz, etorkizuneko 
langileen leheenengo hezitzaileak. Horretaz guztiaz gain beren indarrak jartzen dituzte 
ignorantziaren kontrako bidean. 


Ikasleak etxean ikasteaz arduratu behar diren arren, irakasleak du funtsezko papera ikasketa 
prozesuan, irakasgaietaz gain baloreak zein arau sozialak inkulkatzen dizkielarik. Irakasle baten 
ezaugarri aipagarrienetakoa pazientzia izan behar da, ikasleak errespetuz tratatu eta jakinduria 
izateaz gain. Irakasle onak kontsideratzen direnak, ikerketak eta saiakuntzak egin ohi dituzte 
heziketaren metodologia hobetzeko eta ikasleek gehiago ikas dezaten aspertu gabe eta interesa 
erakutsiz. Bestalde, urteak aurrera doazela, eta lehen irakaskuntzan denbora asko zeramatzaten 
irakasleak pribilegiatuak edo aipagarriagoak baziren ere, generazio berriak gogor datoz eta 
askotan egiten dute apostu ikasketa metodologia berrien alde. Modu horretan irakasle asko eta 
asko daude zeintzuk euren bokazioa dela eta ikasleentzat erreferente bihurtzen diren, bizitza 
guztian gogoratuak izanik. 



Irakaskuntza ikuspuntuaren arabera guztiz alda daitekeen lanbidea da. Irakasle asko daude 
aspertuta eta temarioa bukatzeko irrikitan, eta horiek ez dute inolako bokaziorik ez irakasle 
izateko gogorik. Seguruena irakasle bezala sartu ziren nota ez zutelako behar bestekoa benetan 
nahi zutena egiteko edo askotan esaten den bezala lanbide ona delako oporren eta soldataren 
arabera. Hau aldiz duela urteak zen, orain gero eta bokaziozko irakasle gehiago hezten hari dira 
suertez, magisteritzan sartzeko nota igo baita eta soldatek behera eta paroak gora egiten duen 
arren hor dabiltzalako irakasle bihurtu nahi dutenak. 

Olaia Aranburu Badiola


lunes, 26 de noviembre de 2012

Aranbizkarran lehen eguna


Goizeko 9:30ak ziren talde elkarreragileetako boluntarioak umeengana joateko prest geundenean. Ni behintzat poz-pozik baina urduri nengoen hasiera batean. Klasean sartu eta han zeuden etorkizunean guk irakatsiko genien adineko umeak. Denak guri begira, arreta handiz. Irakasleak azaldu beharreko azalduta bakoitza talde batera abiatu ginen. Nik umeen ondoan eseri orduko utzi nuen urduritasuna alde batera eta eurekin hizketan hasi nintzen. Talderik talde pasa ostean harriturik geratu nintzen zer nolako ume mota desberdinak aurki daitezkeen ikasgela batean. Bai jatorriz bai izaeraz bai adimen mailari begira guztiz desberdinak ziren haien artean, eta horrek modu batera edo bestera arazo batzuk sorrarazi zituen ariketak egitean; matematikan arazoak zituzten umeen aurrean beste ume batzuen harrokeria, ume batzuk parte hartzea beste batzuk isilik egoten ziren bitartean.

Argi dago irakasle bat desberdintasun hauekin bukatzen saiatu behar dela, eta hori egiten saiatu nintzen, umeei txandak errespeta zitzaten saiatuz eta elkarri laguntzea bultzatuz. Talde bakoitzean irakasgai bateko materiala landu genuen eta hori izango omen da talde elkarreragileen dinamika hemendik aurrera (eta horrela izan da daramatzagun 3 egunetan). Nire ustez oso aberasgarria izango da etorkizunerako eta benetan zerri aurre egingo diogun konturatzeko. Agian modu honetan ikasle askok gogo handiagoak garatuko dituzte irakasle izateko grinari dagokionez baina ziur nago egongo dela baten bat atzera botatzen dena benetan ikusten duelako ez dela umeekin egoteko jaio.

3 saio izan ditugu jada, eta gutxi izan arren umeak (batzuk besteak baino gehiago) oso rezeptibo ikusten ditut eta ez dut arazorik izan. Saioak amaituaz batera etxerantz joaten naiz bizitako esperientziari bueltak emonez eta gogoratuz momentu bakoitza ume horiekin nengoela. Pentsatuaz batera ezinegona sentitzen dut datorren astean berriro ume maitagarri haiekin lanean aritzeko eta ahal dudan guztia haiei transmititzeko.

domingo, 25 de noviembre de 2012

hezkuntzan aldaketa


Hezkuntzak eraldaketa sakona behar duela esatean asko ados egongo gara. Baina nola? Prozesu luzea izango da, ezin da egun batetik bestera egin; bestela, historian hainbatetan gertatu izan dena gertatuko da, hau da, horren alde ez daudenak haien ideiak aldarrikatu eta berriz ere aurrekora pasatuko gara edo aldarrikapen horiek aurrera eraman eta horiek inposatuko dituzte. Iraultza egin behar dela, bai, baina gauza asko daude egiteko lehenago. Kontzientziazioa, irakasle guztiok aldaketarako prest egon behar gara, kontzienteak izan behar gara hezkuntzak behar duen eraldaketaz; formakuntza, hori ezinbesteko da egin nahi dena modu egokian egin ahal izateko akatsak egin arren; gogoak, bestela ez du ezertarako balio etab.

Nire ustez, eraldaketa sakon hori egin baino lehen gauzak pixkanaka pixkanaka aldatu behar dira. Badaude mila gauza gaur egungo hezkuntza sistemaren barnean ere aldaketa horretarako deia izan daitezkeenak. Irakasleen jarrera aldatu beharreko lehenengo pilareetarikoa izango da. Egia esan, ez nago ziur nolakoa izango den LH-ko egoera momentu honetan; baina bizi izandakoaren arabera, irakaslea erdigunea izaten jarraitzen du. Adibidez, haren aulkia pribilegio bat izatea da, edo hala hartu izan dut nik behintzat. Besteona baino askoz erosoagoa. Ondo legoke, beraz, denek aulki berdinak izatea denak parekoak izateko. Askotan hitz egiten dutela  edota adi ez direla egoten aitzakiatzat hartuz banaka edo binaka jartzen dituzte aurrera begira, irakasleari begira. Honekin ez dut esan nahi taldeka antolatuta dauden ikasgelak ez daudenik horretan aurrerapen handiak egon baitira; baizik eta horrelako detaileak aldatzea eraldaketari bidea irekitzeko baliagarria izango dela.

Indibidualismo horrekin apurtzeko azterketak alde batera uztea izango litzateke zentzuzkoena, nire ustez. Hala ere, kentzea arazoak ekar ditzake zuzendariekin edo gorago daudenekin (lan egiten ari garen eskolaren filosofiaren arabera, noski). Ebaluatzeko beste modu bat beharrezkoa da. Baina hori alde batera utzita, zer gertatzen da materialarekin? Ikasle bakoitzak bere mahaia, aulkia eta apala du. Apala izatea zentzuzkoa izan daiteke egunero liburu guztiak aldatzea ez baita praktikoa. Baina mahaia? Zergatik bakoitzak du berea? Ez litzateke hobea izango aldatzen joatea? Guztiekin harremanetan egongo lirateke, denak gehiago ezagutuz, mahaiak denenak izango liratezke eta ez bakoitzarenak. Hau gure klasean ere gertatzen da eta inork ez zigun esan non eseri, lerroan zehar aldatu arren egunero esertzen gara lerro berdinean inguruan betikoak izanik. (kapitalismoaren eragina, agian)

Klasean erabiltzen den materiala ere kolektiboa izatea ez legoke gaizki. Orain  bakoitzak bere margoak, arkatza, boligrafoak etab. ditu. Behar den materiala kurtso hasieran erosiko litzateke fotokopiengatik, irteerengatik… gurasoek ordaintzen duten moduan materialarengatik ordainduko lukete. Behar duten materiala eskura izango dute. Koadernoak askotan ez dira amaitzen, baina hurrengo urtean berria erosten da; hau, adibidez, galaraziko genuke, material guztia ondo aprobetxatuz. Pasaden astean Aranbizkarrako ikastolan ume batek beste bati bere gauzak uzteko esan zion; orduan nik esan nion ez ziola apurtuko eta ez zela ezer gertatzen beste batek hartzeagatik (gainera, bakarrik eskuan zuen, ez zuen erabili, hau da, ezin zuen esan gastatuko ziola), eta berak erantzun zidan esanez kokoteraino zegoela beti gauzak hartzen zizkiolako gero erabili ez arren. Eta niri, behintzat, penagarria iruditu zitzaidan egoera hori.
Esperientziak esango digu zenbat gauza gehio aldatu daitezkeen. Orain bakoitzak pentsa dezala honez gain edo hau kenduta, ze aldatu nahi duen eta hori nola egingo duen.

martes, 13 de noviembre de 2012

Besteek gure lanari buruz hausnartu dute baina...guk zer diogu?




Eneritz:

Denok oso gustora egon garela uste dut, gure taldean hori nabarmena izan da eta nire taldekideekin (okurriturez) horren inguruan hitz egitean berbera aitortu dute. Ariketa hauek oso praktikoak dira ikasteko besteekin hitz egiten, eztabaidatzen etab. gehiago ikasten baita. Gainera, oso dinamikoa da. Esan beharra dago talde txikiak izateak asko laguntzen duela.
Nire esperientzia oso ona izan da, taldea ere oso ona izan dela iruditzen zait eta horrek gustora egotea eragiten du. Eztabaidak sortu dira hainbat gaien inguruan (niri asko gustatzen zait eztabaidatzea; beraz, primeran!), txandak errespetatu dira eta zalantzak izaterako orduan galdetzeko lotsa inork ez duela izan uste dut.
Beste alde batetik, guk aukeratutako gaiarekin oso pozik nago. Benetan talde lana egin dugu. Gainera, gure intereseko gaia izatean ez dugu hartu betebeharra izango balitz bezala, lan hori egiteko gogoak nabarmenak ziren. Hori aurkezpenera eramanda nire taldean ere berdina antzeman da, hau da, denok horren inguruko iritzia zuten ez baita oso urrun geratzen eta nire ustez, horrek interesa pizten du. Beste gai batzuekin konparatuz, errezagoa da eztabaida piztea.

Olaia:

Euskararen gaiaren inguruko egindako ahozkoa aurrera eramatea pentsa baino errazagoa izan zen. Taldekide guztiak egon ziren adi eta denon artean interesa erakutsi genuenez giro polita sortu zen. Bakoitzak bere gaia aurkeztu zuen bere posterra erabiliz eta egia esan posterra izatea abantaila handia izan zela uste dut. Posterraren laguntzaz gure gaia errazago ulertu zen, gaur egun eta denongandik ezaguna den gaia delako. Gure gaia aurreko sarreran gainetik konta bezalaxe euskara klasetik kalera izan da eta denon ahotan egon den gaia izan denez denek ulertu zuten primeran nola eskolan, euskara formala erakusten den (hala nola aditz oso trabestuak, egunerokotasunean erabiltzen ez direnak), eta ez dela ahozkotasuna behar beste lantzen. Lagunen arteko jarrera ere aztertu genuen, eta baita nola neskek joera handiagoa izaten duten normalean euskaraz hitz egiteko eta besteei euskaraz hitz egiteko proposatzeko orduan. Horretaz guztiaz gain,familiak influentzia handia duela komentatu nuen eta honekin guztiarekin ados agertu ziren ikaskideak. Beraz, eta talde txikiak izan zirenez, oso esperientzia ona iruditzen zait.

Lorea:

Gogoratzen dut nola hitzaldia hasi baino lehen, nire tadean geunden inork ez zuen lehenengoa izan nahi bere lana aurkezten, nik ere enuen hori nahi, eta gutxi balitz azkenean azkena izatea tokatu zitzaidan. Nire urduritasuna handituz joaten zen taldekide batek amaitu eta hurrengoa asten zenean, baina ni beraiek esan beharrekoari entzuten nion, gaiak gainera oso interesgarriak baitziren. Nire txanda iristerakoan ez zen bakarrik urduritasuna joatea gertatu, dibertitu eta guzti egin nintzen besteek beraien ideiak esateko mozten nindutenean, horrek nire gaia interesatzen zitzaiela adierazten baitzuen. Orokorki, oso pozik bukatu nuen nire taldeak jasotako emaitzekin, eta orain pentsatzen dudana da, noizko beste hitzaldi bat?

Maddi:

Hasteko, esan beharra daukat bereziki gustora egin dudala lan hau, batetik taldekideak motibatuta geundelako gaiarekin eta bestetik, elkarrizketarako eta debaterako aukera izan genuelako. Beharbada, lan idatzian eta posterrean asko sakondu genuen eta nik aurkezpenean piskat gainetik azaldu nuen lana, ahaztu gabe garrantzitsuena ( gaiaren nondik norakoa eta ondorioa, hau da, etorkizuneko irakasleokin zerikusia duena) esatea. Uste dut gure lana nahiko gustokoa izan dela denentzat, oso gertukoa izanik, bakoitzaren herri eta eskoletan euskeraren erabilera aztertzeko aukera eskeini zuelako eta etorkizunean lanean izango dugun erronkari buruz hausnartzeko. Horregatik, gustora sentitu nintzen gure lana transmititzen, eta talde txikiak izateak asko lagundu zuen lan guztiei arreta gehiago emateko eta bakoitzarena urduritasun txikiagoarekin azaltzeko. Beraz, metodo ona iruditzen zait talde txikietan aurkezpenak egitea, azken finean ikasi beharko genuke irakasle bat aurrean izan gabe taldetan antolatu eta gure gaiak azaltzeko.

sábado, 10 de noviembre de 2012

musikaren eragina heziketan

Gaur egun gehien kezkatzen nauen gaietariko bat hurrengo belaunaldiei utziko diegun mundua da. Honen inguruan gauza asko bururatzen zaizkit baina batetan bakarrik sakonduko dut, amaigabea izango litzateke hausnarketa hau bestela. Nik aukeratutako gaia modu orokor batetan esanda hurrengo belaunaldiek jasoko dituzten baloreak dira.
Mundu osoan zehar  balore desberdin ugari daude, elkarren aurkakoak ere. Herrialde bakoitzaren araberakoa da neurri  handi batean; baino horrek ez du esan nahi herrialde bateko kide guztiek balore eta ohitura berdinak izango dituztenik. Izan ere, oso bestelakoak izan daitezke etxe batetik bestera. Hezkuntzak, komunikabideek, inguruko jendeak… eragin handia dute bai nortasuna eraikitzerako orduan, bai balore horiek beraganatzerako orduan.
Hala ere, globalizazioa gaur egungo egoera deskribatzen duen ezaugarri  bat dela esan dezakegu; hala, ohitura edo pentsamendu komunak ditugu (berdintasuna, elkarbizitza…). Teorian bai, behintzat. Adibidez, arau komun batzuk izatea nahitaezkoa da elkarbizitza sustatzeko. Baina horren barnean ezin da sartu menderatuen eta menderatzaileen papera, ez datoz bat (herri zapalduak eta inperialistak; gizon eta emakumeak; herri pobreak eta potentziak; hiritarren arteko ezberdintasuna….). Berdintasuna zentzu zabalean ulertuta defendatzen dugunon artean ere badago desberdintasuna. Adibidez, teorian defendatzen dutenak edo teoria defendatu bai baina praktikara eramaten ez dakitenak.
Lehen esan dudan moduan, mundo globalizatu batean gaude eta horrek onuretaz gain, arazoak ekar ditzake. Demagun klase batetan hezkidetza asko lantzen dutela, ez dituztela umeak  sexuaren arabera “sailkatzen”; honekin zera esan nahi dut, neska eta mutilak kontuan hartu beharrean pertsonak kontuan hartzen dituztela, hau da, gizakiak hezten dituztela  ez rolak. Zer gertatzen da hori etxean ez badute lantzen? Ez badute komunikabideetan ikusten? Entzuten duten musikak hori ez badu bultzatzen?
Musikak  (eta komunikabideak oro har) tontakeria dirudien arren, izugarrizko garrantzia du baloreetan eta kulturan. Denok badakigu modan  emakumeak objektu sexual gisa agertzen diren abestiak modan  jarri direla (gaztea hamar minutuz entzutea nahikoa da horretaz ohartzeko).  Asko abestien bidez formatuko dira, gai batzuen gainean interesa piztuko zaie, dantza izango da buruan daukaten gauza bakarra letretan erreparatu gabe eta milaka egoera desberdin topa ditzakegu. Hala ere, ezin uka dezakegu nortasunean abestiek eraginik ez duenik. Erabateko berdintasuna defendatzen duen norbaitek ezingo du onartu entzuten dituen abesti  horietan emakumea objektu sexuala izatea edota iragarkietan “super woman”ak agertzea.
Horren aurrean zer egin dezakegu irakasleok? Gai honen inguruan gizarte kontzientziazioa premiazkoa da arazoa guztiz gainditzeko. Baina hori bapatean lortzea ezinezkoa da, paper oso garrantzitsua jokatzen du hezkuntzak honetan aldaketarako motorea baita. Hortaz, irakasleon lana oso inportantea izango da. Eta ez soilik lehen esan dudan moduan arauak, ohiturak etab transmititzeko, eskolaz kanpo kontraesanak sortuko baitira umeak nahastuz. Musika alternatiboa ere erakustea izan daiteke gure zereginetako bat. Ezin ditugu behartu  modan jarri den musika hori entzuteari uztera, hori ez dago gure esku. Baina bai alternatiba bilatu haiek beste musika ere ezagutu dezaten eta ez bakarrik guztiz komertziala dena. Haien esku utzi behar dugu aukera hori. Pirritx eta Porrotxen kantak dira adibide edo alternatiba egokienak, nire ustez, behintzat; munduaren ikuspegi oso desberdina helarazten dute besteekin konparatuz, umeei egokitutakoak eta aldi berean nagusitan haien barnean gordeko dituzten abestiak eta baloreak. Ez dut esaten dena perfektua eta polita denik,baina veste alternatiba bat  sortu arte nik kanta hauek erabiliko ditut. Ez dut uste umeren bat egongo denik Pirritx eta Porrotx baztertuko duenik.

domingo, 4 de noviembre de 2012

ERAMAN EUSKARA AHOAN ETA BIHOTZEAN


Taldekako gaia euskararen erabilera aukeratu dugunez, sarrera hau idaztea erabaki dut. Denon artean aukeraturiko gaia izateaz gain oso interes handia erakutsi dugu taldeko guztiok, eta beraz, oso gustura egon gara, ni behintzat, lan honi buruz hausnartzen. Hitz egitearekin batera konturatu nahiz zein nolako arazo pilo dauden euskararen erabileraren inguruan. Makina bat ideia agertu ziren eta lanerako ideia horiek ateratzea ez zen nik uste bezala lan baten antzekoa izan, gure arteko solasa baizik. 

Aurretik nik nire lagunen artean asko komentaturiko gaia izan da hau eta horren ondorioz esan dezaket ikuspuntu anitz ditudala nire kuadrillakoen artekoen arabera. Nire ustez, suertez denok izan gara beti euskaldunak, batzuk berriak eta beste batzuk euskaldun zaharrak, baina denok izan dugu beti euskararen inguruko nolabaiteko kontzientzia. Euskara sentimendu bat izateaz gain, euskaldunen hizkuntza da eta ezin dugu hizkuntza hiltzen utzi. 

Hizkuntzaren babes honen hausnarketan “trilinguismo”-aren ideia askotan eman da eta etorkizunean seguru garatuko den proposamena da. Horrek nire ustez euskararen erabilera lehen urria bazen ikastolara doazen umeen artean, gehiago gutxitzea eragingo luke, eta ez dut hori gertatzerik nahi ni irakasle naizenean. Egia da ingelesa hizkuntza garrantzitsua dela baina garrantzia alde batera utzita euskaldunok definitzen gaituen hizkuntza euskara den heinean internazionalizatzearen ideiak, niri behintzat, ez lidake hainbeste inporta beharko. Nire iritzia hauxe da; gurasoek aukeratu beharko lukete seme-alabak euskaraz edo ingelesez ikastea umeak oraindik ez direnean guztiz “autosufizienteak”. Ez da inposaturiko zeozer izan behar, baina euskararen ahultasuna gailenduko luke ingelesez hainbat ikasgai emateak, eta horrek nahita ez gure kultura gutxiestea eragingo luke, umeen artean hitz egiten den euskara maila baxuaz gain.   Hemen uzten dudan bideoan John Bieterren hitzaldia entzun dezakegu. Gizon hau ingelesa da eta euskara ikasten hasi zen zerotik, baina hala ere, euskaldun askok baino hobeto hitz egiten du, gogoz ikasi duelako euskara eta denok dakigun bezala "gogoko lekuan aldaparik ez". 




Bestalde eta hezkuntzarekin lotura zuzenik ez badu ere amorru handia ematen didan gauza bat dago: “itxurazko euskaldunak”. Termino honekin erreferentzia egin nahi diet euskara defendatzen duten horiei eta inoiz erabiltzen ez dutenei. Araba euskaraz, ibilaldia, kilometroak, nafarroa oinez eta abar ez dituzte inoiz galtzen eta han joaten dira euskal herria goraipatzen duten kamisetekin (Euskaraz bizi eta antzekoak) eta entzuten dituzunean beti dabiz erdaraz. Horrela ez goaz inora. Euskara zure kamisetek dioten bezala maite baduzu erakutsi eta eraman euskara zure ahoan eta bihotzean, izan daiten zure lehen hitza.

jueves, 1 de noviembre de 2012

Hezkidetza eta haur literatura

Gaurkoan bideo hau eskeini nahi nizueke, badakit jada Eneritzek honi buruz zeozer hitz egin digula; baina oso interesgarria iruditu zait eta zuekin konpartitu nahi nuke.

Gutxi gora behera Eneritzek komentatu zuenez, oso garrantzitsuak dira gizarteak zabaltzen dituen baloreak bai komunikabide zein kasu honetan haur literaturaren bitartez. Orokorrean, ipuin klasikoek, ez dituzte berdintasunaren baloreak zabaltzen baizik eta emakume otzan eta gizon ausartaren ideiak; bestalde, bikotekide gabe erdi pertsona izango bagina bezela agertzen gara eta  soilik bikote heterosexualaren eredua ikus daiteke. Gizartea aldatzen ari den heinean, ipuin hauek aldatzeko beharra somatzen dela argi dago. Beraz, umeek mota honetako ipuinak irakurtzen badituzte, ideia horiek barneratzen dituzte; normala da gero genero rol espezifikoak bereganatzea sexuaren arabera; eta baliteke, jostailuen aukeraketan adibidez eragina izatea ere, ipuinetan agertzen diren printzesak nahi izatea neskek eta soldadu baten armadura mutilek.

Baina bideo honetatik ateratzen dudan gauza garrantzitsuena da zer egin dezakegun irakasle izango garenok etorkizunean ipuinak eraldatzeko  berdintasun eredua erakus dezaten, oso garrantzitsuak direlako ume baten irakurtzeko zaletasuna pizteko, sormena lantzeko... . Proposatzen dena da adibidez pertsonaiak aldatzea edota  bukaera alternatiboak umeek asmatzea. Oso ideia ona izan liteke, baina arazo bat ikusten diot horri; eskolan landu behar da berdintasuna, guztiz ados, eta alternatiba ona iruditzen zait, denok egin beharrekoa, eta seguraski etorkizunean burutzen saiatuko naizena. Baina, ume hauek etxean ipuin klasikoak, hala nola,mari errauskin, loti ederra...irakurtzen badituzte, hau da, gurasoek berdintasun aspektu hori zaintzen ez badute, ez al da oso zaila izango umeek genero rolak ez bereganatzea? Argi dago hezkuntza, tresna ezinbestekoa dela berdintasunezko gizartea eraikitzeko, baina ikusten dudana da, denon eskuetan dagoela gure seme-alabei beste erako ipuinak erakustea eta txiki-txikitatik pertsona bezela heztea.

domingo, 28 de octubre de 2012

Irakasle Sagrariorekin elkarrizketa


Sagrario Lehen Hezkuntzako bost eta seigarren kurtsoetan izan nuen tutora bezala, eta orduz geroztik ikusten ginen bakoitzean hitz egiten geratzen ginen, nire bizitza akademikoa eta nire ahizparenaz mintzatzen ginen eta berak eskolako kontu berriak aipatzen zizkidan, eta esan dezaket, nahiz eta zorte handia izan dudan irakasleei begira, Sagrario benetan gogoko nuen irakasle bat dela.
Elkarrizketa egiteko bere etxera joan naiz, eta bertan gauza asko etorri zaizkit oroimenera, garai hartako argazki eta istorio asko azaldu baitizkit. Hau hasiera ona izan da elkarrizketa egiteko, Sagrariori gauza ezberdinak etorri baitzaizkio oroimenera, eta beraz bere erantzunetan sentimendu handia erakusten zuela antzeman baitut.
Amodioz egiten du hitz bere esperientziez, ia denak momentu zoragarriak izan direla uste baitu, umeek, behin eta berriz beraien laguntasuna eta ikasteko gogoak erakustean zure lana oso probetxagarria dela ikusten duzula baitio. Bestalde, garai gogorrak ere badaudela adierazi dit, ume batek edota familia batek arazo latzak ekar ditzaketela ondo daki berak, baina dioenez, hauek irakasle batek irakasle lanetan sartu haurretik ere badakizkien arazoak dira, gertaera latzenak, ustekabean datozenak direla dio. Sagrarioak, nire amaren ikasle bati gertatuzkoaz mintzatu da ( duela lau urte nire ama eskola honetara mugitzeko aukera izan baitzuen eta lankide bilakatu ziren, biak kurtso berdinean jarduten zuten). Ume honek Ane izena zuen, eta aurreko ikasturtean, eskolaren eguna ospatzen zuten egin berdinean hil zen ohean lo-kuluxka bat botatzen hari zen bitartean. Hau, oso gogorra izan zen nire amarentzat, baina Sagrario bere lankidea zenez, oso gogorra egin zitzaion hori guztiari aurre egitea, baita aldi berean nire amari eta familiari laguntzea ere.
Lehen bailen gai hau alde batera utzi nahi izan dut, eta irakasle lanetan hasi zen garaiari buruz galdetu diot, eta esan didanez, nahiko gogorra da hasiera, irakasle guztiek umeen errespetua eta laguntasuna irabazi egin behar baitute, eta hori egitea oso zaila da. Honekin batera aipatu dit, berarekin praktikak egitera joaten diren ikasleak oso prestatuak joaten direla, garai batean, ikasgela huts batean jardun beharko bazenu bezala prestatzen dizutela, baina orain, umeekin elkarlanean aritzeko erraztasuna aurkezten dela, eta askotan praktikakoek lan taldea sustatzeko teknika edota ideia berriak ematen dizkiotela, eta batzuek klasea bakarrik emateko gai ere badirela adierazi dit. Askotan, ume batek atzerapena azaltzen badu, praktiketan dauden ikasleei galdetzen die ea zer egin beharko lukeen, laguntza emateko, eta honela praktikan dagoenak ikasgelan gehiago lantzeko bere barruan dituen ideiak.
Bukatzeko, aholku bat edo beste emateko eskatu diot, eta berak esan didana da lanean ilusioz hasteko, umeei beti laguntza eskaintzeko, beraiek niri eskainiko didaten guztia neureganatzeko, eta batez ere, egunerokoa disfrutatzeko. 

viernes, 26 de octubre de 2012

Irakaslearen begietatik elkarrizketa



8 urte inguru pasa dira jada gaur elkarrizketatu dudan irakasleak klase eman zidanetik. Egia esan behar badut oso pozgarria izan da elkarrizketa hau burutzea eta berriro ere ni nolabait txunditu ninduen irakaslearekin elkartzea. Elkarrizketak iraun duen denboran hainbat gauzataz jabetu nahiz, eta irakaslearen inguruko ezagutzen ez nituen aspektu batzuetara iristea lortu dut esparru pertsonalean. Pertsona alaia eta irekia denez gero, ez du arazorik izan nire galderei erantzuteko eta oso gustora egon naiz.

Elkarrizketa bitartean aipatu du nolabait satisfagarria dela lana hau, baina ez dela askorek dioten bezain erraza. Nire azaletik bizi izan dut betiko “Magisteritza?? Psss unibertsitateko urteak gozatzera zoaz eta ez ikastera”. Baina nire ustez magisteritza bokazioz eginiko gradua izan behar da, eta argi dago bakoitzak bere arrazoiak izango dituela magisteritzan sartzeko, baina aspetuta nago beti gauza bera entzuteaz, nire ustez kritikatu beharrean irakasleen lana (egun batean haiek hezi zituena) apreziatu beharko liteke funtsezkoak direlako.

Lehenik eta behin jorraturiko galdera bokazioarena izan da, hau da ea umea edo txikia zenetik amesten zuen irakasle izateaz edota “de rebote” esaten den bezala iritsi zen irakaskuntza deituriko bidera. Apaltasunez azaldu dit kimika ikasketen eta magisteritzaren artean egon zela duda mudatan hasieran, baina betidanik izan zituen gustoko umeak, eta argi zuen umeekin erlazionatutako gradu bat egin nahi zuela.

Bestalde nire andereño oihak esan duen beste aspektu bat, nik erabat bultzatzen dudana motibazioaren gaia da. Bere hitzetan “irakaslea motibatuta badago, jarrera hori nolabaik kontagiatzen da eta umeak motibatzea lortzen da”. Guztiz ados nago horrekin eta irakasle izaten naizenean burutuko dudan aspektua izango da.

Elkarrizketa aurrera zihoan einean gero eta argiago neukan irakasle izan nahi nuela, lehendit ere argi eukita ere, agian irakaslearen begietan ikusten zen disdira dela eta bere kontakizunak kontatzea. Errepikatu didan gauza “txar” bakarra zera izan da: “pazientzia handia behar da Olaia”. Baina argi baino argiago daukat hau dela nire bidea eta beraz nire esku dagoen guztia egingo dut ahalik eta irakaslerik onena bihur naiten.




irakaslea ezagutu

Hasteko, esan beharra daukat azkenean ez dudala lortu nik nahi nuen irakaslearekin, hau da, aurreko lana egiterako orduan buruan neukan irakaslearekin harremanetan jartzea. Hortaz, beste bati egin behar izan diot. Hala ere, bigarren honekin egitea ere oso aberasgarria izan dela iruditzen zait bera eta bere lana askoz hobeto ezagutu dudalako eta gainera, niri interesatzen zaidana ikasi zuen ( gorputz hezkuntzako irakaslea izateko).
Elkarrizketa oso ondo joan da, oso gustora egon naiz. Ideia oso baliogarriak azaldu dizkit, espero nuena baino askoz hobea izan da. Honen helburua zen irakasle hori hobeto ezagutzea eta argi eta garbi lortu dut, esandako gauza askok harritu naute positiboki; beraz, oso pozik atera naiz. Nire ustez, elkarrizketa oso emankorra izan da. Etorkizunera begira ere ba berak esandako hainbat ideiarekin geratuko naiz.
Galdetu diodanean zein izan den bizi izandako gauzarik politena, esan dit ba asko dituela ez zitzaiola burura etortzen onena, baina egunerokotasuna dela berarentzat gauzarik politena. Irakasle izateaz gehien gustatzen zaiona umeek berarengan konfidantza izatea da, eta horrek nolabait indarrak ematen dizkiola aurrera jarraitzeko. Nahiz eta lan oso gogorra izan, horrelako gauzak oso bereziak eta onak direla zioen.
Bueno beste gauza asko ere kontatu dizkit, baino sarrera honetan elkarrizketa nola joan den azaldu behar zenez, ba horixe nahikoa.

jueves, 25 de octubre de 2012


Aurrekoan bezala, oraingoan ere bloga kritika egiteko erabiliko nuela argi neukan; hala ere, ez zitzaidan hezkuntzarekin lotura zeukan gairik bururatzen. Eta bat-batean lagun batekin izandako elkarrizketaz gogoratu nintzen. Horren ondorioetako bat hezkuntza gobernuaren menpean zegoela izan zen eta hortaz, edukia asko aldatzen dela gobernuan ere aldaketak egotean. Baina beste gauza batetaz ere konturatu ginen; esate baterako, historia Espainia erdigunetzat harturik ikasten genuen, horren ezaugarriak ziren ikasi beharrekoak eta garrantzitsuak. Horren ostean, Europa eta AEB, eta horren ostean, zer? Ezer gutxi dakigu ekialdeko errealitateaz; nola bizi ziren ameriketako indiarrak? Zer bilakaera izan dute? Zer filosofia eta ohitura desberdinak dituzte ekialdekoek? Nor izan zen Gandhi? Galdera guzti hauen erantzunak ez ditugu ikasgeletan topatzen. Bakoitzak informazioa bilatu duelako jakingo ditu edo behintzat hezkuntza formalean horren inguruko gauza gehiegi ez dituela entzun ziur nago, “ez baita plangintzan sartzen”.
Hortaz, hezkuntzak badauka erronka handi bat. Kulrturaniztasuna ikasgeletan geroz eta handiagoa da eta horrek mundu osoko “culturilla general” minimo bat izatea bultzatzen duela uste dut. Honekin ez dut esan nahi herrialde bakoitzak bere ezaugarriak (kultura, ohiturak, hizkuntza...) alde batera utziko dituenik edo besteei garrantzi gehio ematea helburua izan behar denik, baizik eta mundu osoaren ezagutza minimo bat irakatsi behar dute.
Beste alde batetik, nire ustez, historia ikasteko metodologia (hezkuntzarena orokorrean, baina historiako ikasgaian garrantzitsua iruditzen zait) aldatu behar da. Ezin dira edukiak azterketa gainditzeko besterik ikasi, horrek ez duelako ezertarako balio. Ikasleengan motibazioa piztu behar da hori ikasteko. Zenbatek dakite zer den “la noche de los lapices”? Honi buruz zeozer dakizuen gehienok ez duzue eskolan ikasi, seguraski. Izan ere, ez da gure lurretan eragina izan zuen gertakizuna izan. Dena den, hori ere historia da eta ikasleak diren momentutik hori haien interesekoa izango dela ziur nago. Gutxienez Espainiako erregeak ikastea baino interesgarriagoa, bai noski!
Nire helburua ez da gertaera hau goitik behera azaltzea. Hasteko, nahikoa dagoelako interneten; hortaz, ez luke zentzu gehiegirik izango. Baina bai, zer gertatu zen laburki kontatzea. 1976ko irailaren 16an La Plata hirian hainbat ikasle bahitu zituen gobernuak (diktadura militarra zegoen) haien eskubideak defendatzeagatik. Zehazki, armadako inteligentzia zerbitzuak eta Buenos Aireseko poliziak burutu zituzten hamar gazte horien bahiketa, atxiloketak eta torturak. Hamar ikasleetatik lau bakarrik atera ziren bizirik, gainerakoek desagertuta jarraitzen dute. Baten testigantzari esker filma kaleratu zuten 1986an. Hori ikustea gomendatzen dut.
Noizbait “la noche de los lapices” (edota Kolombian duela gutxi sortutako ikasle mugimendua) bezalako gertaerak ere eskolaren plangintzaren barnean sartzea espero dut eta hortaz, bitxikeriak izateari utziko dioten momentua iritsiko da.

Hemen daukazue filmaren trailerra:

Irakaslea ezagutzen

Nire tutore eta lehenengo ingeles irakasle izandakoarekin burututako elkarrizketatik ateratako burutazioak eta ondorioak hainbat izan dira, eta idatziz haietako batzuk adierazten saiatuko naiz. Hasteko, esan beharra dago, orokorrean nire lanbidea burutzeko gogoekin atera naizela, ikusi baitut gustoko duzun lan bat eginez gero gauza oso positiboak eskuratu daitezkeela hortik.

Irakasle honi bezela eta seguraski ia denoi bezela, ikasketa hauek aukeratzera umeak gustoko izateak bultzatu gaitu. Baina, nire kasuan beste aspektu batzuk ere garrantzia izan dute: eskola garaiko oroitzapen oso onak izateak (ikaskideekin batez ere) eta, nola ez, irakasle onak eduki izana. Irakasle horiek erakutsi baitidate, esaerak dioen moduan, gogoko lekuan aldaparik ez dagoela. Baina inoiz ezin da ahaztu lanbide hau, askok esan arren oso sinplea eta erraza dela, gogorra dela, eta beti topatuko ditugula arazoak, baina benetan, hortik ikasten dela zer den irakasle izatea, eta nahiz eta urte askoan zehar aritu honetan, beti egingo dugula topo arazo edo une ezberdinekin. Ume bakoitza, talde bakoitza, ezberdina da, batzuekin gustorago edo deserosoago egotea izango da gauzarik arruntena, baina gauzarik politena ere haiekin ditugun arazoak konpontzea, hau da, ditugun helburuak (ikasleak gustora egotea, ikastea, ahal duten hoberen egitea haien zereginak, harreman ona izatea, elkarrizketa bultzatzea, gatazkak konpontzea) eskuratzea , hau izan litekeelako irakasle bat gehien poztuko duena, ikasle batek arazoak gainditu, aurrera egin eta zurekin ikasten ari dela ikustea,  soluzioak irakasleak gelan bertan umeekin lortzea, hau da, ez bada zerbait ulertzen umeak irakaslearekin konpontzeko askatasuna izatea.

Beste aspektu bati buruz ere gogoeta egin dugu, nire interesekoa zena eta agian bestearekin erlazio haundirik ez duena baina garrantzitsua deritzodana dela, eta hori, geletako teknologiaren erabilera da. Komentatu dugu, gaur egun umeak teknologiarekin harremanetan daudela, eta horrek eragina duela ikasgeletan, adibidez, ordenagailua behar den ariketa batean sortzen den motibazioan. Umeentzat ariketa aspergarri bat, zoragarri bihur daiteke ordenagailu bat tartean badago, eta adibidez ahozkoetan grabagailu bat egoteak asko motibatzen ditu ahalik eta hoberen egitera eta seriotasun handiagoz hartzera lana. Beraz, irakasleen erronka bat izan liteke, nola bideratu ikasketak teknologia gehiago erabiltzeko, baina noski, ikas-liburuak alde batera utzi gabe horiek ere baitira oso tresna baliotsuak ume baten ikasketa prozesuan.

Bestalde, elkarrizketan esandako aspektu batekin, guztiz ados nago, irakasle ona izateko sekreturenbat baldin badago, hau, irakasle orok pertsona moduan jokatzea da, denok baikara pertsonak eta horregatik  ditugulako gure arazo pertsonalak, egun onak, edo egun txarrak...eta umeak ere halakoak direlako, beraz, egoera bakoitzean egoten jakitea izan liteke gauza garrantzitsuenetariko bat, umeak ulertzea eta horren arabera konpontzea gatazkak, edo egokitzea ikastekoa umeei. Beraz, honekin guztiz lotuta doa, zein aspektu ez den lantzen magisteritzan eta benetan ezinbestekoa dena lanbide honetarako. Laburbilduz, afektibitatearen lanketa da faltan dagoen hori. Gaur egun, umeen artean askoz aniztasun gehiago dago (arraza, erlijio ezberdinak, familia tradizionalaren apurtzea...); beraz, umeen egoera aztertzea, behaketa...ezinbestekoa da, eta horregatik, umeen eta irakasleen arteko harremana nola sendotu edo bultzatzea irakastea izan liteke magisteritzaren erronka bat.


miércoles, 24 de octubre de 2012

Musikarekin hazi eta hezi (Suzuki metodoa)


 Shinichi Suzuki ez zen Japongo musika irakasle soil bat, umeak musikarekin hezten zituen irakasle bat zen, helburutzat umeen hazkuntza apropos bat zuena, umeak pertsona on eta noble bilaka zitezen. Berak esaten zuenez, ume bat musika aproposa entzuten hazten bada, eta instrumentu hauek jotzen ikasten badu, sentsibilitatea, diziplina eta pazientzia garatuko ditu.

                Metodo honek, zenbait ezaugarri ditu. Lehenik eta behin, adierazten du nola gurasoen papera oso garrantzitsua den, beraiek baitira umearen irakasleak etxe barruan, eta gurasoek umeak baino aurreratuagoak joan behar dira Suzukiren metodoari begira, gero lagundu ahal izateko. Oso garrantzitsua da umea lehen-bailen sar dadin musika munduan,beraien garapen kognitibo eta muskularra garatzean. Musika etxean, kontzertuetan... entzun dezakete, eta ikasten dituzten musika piezak behin eta berriz entzun eta jotzea komenigarria da, honela guztiz barneratu eta ikasten dituzten teknikak aplikatzen joan ahalko dira.

                Suzukiren klase gehienak taldean emango dira, baita kontzertuak ere, honela, umeen sozializazioa ere bultzatzen da. Ume talde hauek ez dute ikasten musikaren teknika, musika berez dena ikasten dute, musika sentitzen, eta musikarekin batera gozatzen, hori bai, geroz eta zailagoak diren musika piezak aurkezten zaizkie, gradualki ikasten joan daitezen. Bestalde, umeei ez zaie irakurtzen irakasten beraien hitz egiteko kapazitatea ondo finkatuta dagoen arte, eta musikarekin berdina egiten dute, honela, umeak musika fina eta dotorea burutzeko gai denean hasiko da musika irakurtzen.

                Metodo honen punturik garrantzitsuena, gurasoei zuzendurikoa da, gurasoek ea umeek elkar ikasten baitute, eta honela, etxean ere denok elkarrekin lana egiteko aukera dute, gurasoek umeei lagunduz, eskolako lanetan egingo luketen bezala.

Hemen dituzue 3-5 urte tarteko umeak biolina suzuki metodoaren bidez ikasitakoa jotzen. Bideoa, Gasteizen bertan grabatutakoa da:


Esteka honetan informazio gehiago agertzen da, baina gasteleraz:

viernes, 19 de octubre de 2012

Malala Yusufzai-ren kasua


Hona hemen, azken aste hauetan berria izan den kasu harrigarri hau. Askotan uste dugu hezkuntza publikoa eta denentzako edukitzea oso gauza normala dela, baina kasu hauekin ikusten da beste leku batzuetan zenbat borrokatu behar duten batzuk eta honek zein ondorio dituen; daukaguna baloratzera eraman beharko gintuzke.

Malala, 14 urteko neskatila batek emakumeen hezkuntzaren alde egiten zeraman denbora, zuen blog batean adieraziz bere usteak, hain zuzen ere, Pakistaneko gobernuak, estatuko familia guztiek bere alabak eskolaratu ahal izateko, fondoak bideratzeko ametsa, horretarako fundazio bat sortu nahi zuen Swateko bailaran neska pobreek ere hezkuntza izateko aukera bermatzeko. Horregatik, hainbat mehatxu jaso bazituen ere, ez zuen babes polizialik nahi uste zuelako denen onerako ari zela eta horregatik inork ez ziola ezer egingo. Baina egun batean eskolatik etxera bueltatzen ari zela, Pakistaneko Talibanek tirokatu zuten, ospitalera egoera larri batean bidaliz, zorionez, orain arriskuz kanpo dago, baina zaintzapean. Honen aurrean, Talibanek diote, ez dutela tirokatzen nesken hezkuntzaren defentsa egiteagatik, baizik eta Barack Obama goraipatzeagatik eta Talibanen kontra egiteagatik. Hala ere, neska honek, erasoaren ondoren esan du, jarraituko duela borroka honetan nahiz eta denak hil bidean. 
Guzti honengatik, Niños por la Paz sari internazionala jasoko du eta lehenengoa izango da Pakistanen sari hori lortzen. 

Hona hemen informazio gehiago:
http://elcomercio.pe/actualidad/1483387/noticia-caso-malala-yousufzai-talibanes-justifican-ataque-menor-activista
http://www.elnuevoherald.com/2012/10/18/1324560/talibanes-paquistanies-amenazan.html
http://www.europapress.es/epsocial/politica-social/noticia-malala-yousufzai-decia-labor-favor-educacion-ninas-pakistan-era-mejor-proteccion-20121010180406.html
http://www.sdpnoticias.com/internacional/2012/10/17/malala-yousufzai-la-nina-activista-se-recupera-tras-ataque-de-los-talibanes







jueves, 18 de octubre de 2012

Gaurkoan "Beldur Barik" izeneko programa jarraitzen duten emakume batzuk guri hitz egitera etorri zaizkigu klasera. "Beldur Barik" izeneko programak prozesu bati egiten dio erreferentzia, non lehiaketak ere badauden. Prozesu hau emakumeek Euskal Herrian eginiko salaketen ingurukoa da, eta datu konkretu batengatik sortu zen "Euskadiko salaketen % 42 32 urtetik beherako emakumeenak izan ziren". Ideia honetatik abiatuta, gazteengan berdintasuna sustatzeko metodo bezala erabili da, eta programa honek partehartzaile anitz dauzka, hauen artean Euskal Herriko Unibertsitatea barne.

Saio honetan emakume eta gizonezkoen arteko harremanetan sakondu dugu, berdintasuna bultzatu nahi duen programa honi esker eta estereotipoen inguruan aritu gara. Interesgarria izan denez, web orrialdea zintzilikatuko dut hemen, informazioa lor dezaten nahi duten guztiek, eta ahal bada lehiaketan edota saio praktikoetan parte hartzeko aukera eskeiniko dut. http://www.beldurbarik.org/

Amaitzeko esan beharra dago gaur egun gure gizartean generoen arteko biolentzia bai fisiko zein psikologikoa gutxituz doazela, matxismoaren aurkako jarrera "iraultzaileei" esker batez ere, baina asko dagoela egiteke. Nire iritzi apalean denok begiratu behar dugu gure ingurura eta berdintasunaren alde egin, beti ere errespetua oinarritzat dugularik.

Robert Rosenthalen esperimentua

Testu honetan ikus dezakegun moduan, 1891n Osten doktoreak bere zaldia erakusketetara eramaten zuen Alemania osotik. Izan ere, animali hau publikoa txunditzeko gai zen galderei bere hankarekin kolpeak emanez erantzuten. Hala ere, ikerketak egin ostean konturatu ziren zaldiak tentsioaren gorakada nabarmentzen zuela eta hala, erantzun egokia zein zen bazekien.
Baina hori ez da soilik animaliekin gertatzen, pertsonekin ere eskolako esperimentuak frogatzen duen moduan. Honetan klase bat bitan banatu zen adimena kontuan hartu gabe. Talde bateko irakasleari ikasle arruntak zirela esan zion eta beste taldekoari, berriz, ikasle aurreratuak zirela. Azkenengo honek emaitza hobeak espero zituen eta bukaeran hori gertatu zen. Izan ere, irribarre gehio egiten zuten, gehio espero zuten ikasleaz... bera azkarra zela uste bazuten.
Ondorioz, esan dezakegu izugarrizko garrantzia duela gure jarrerak azkenengo emaitza lortzerako orduan. Hortaz, denok gaitasun berberak lortzea nahi badugu, berdin jokatu beharko dugu ikasle guztiekin. Hau da, aurreiritziak alde batera utzi beharko ditugu. Arazoa hemen sortzen dela uste dut. Aurreiritziak gure bizitzako momentu guztietan erabiltzen ditugu. Nire galdera, beraz,hauxe da:
nola lortu horiek alde batera uztea?
Hasteko guk geuk sinistu beharko dugu ikasle guztiek gaitasun berberak lortzeko eta garatzeko gai direla. Batzuei beste batzuei baino gehiago kostatuko zaie zerbait egitea, baina horrek ez du esan nahi atzeratuta daudenik, baizik eta horretan arazoak izan dituztela beste momentu batetan ondokoak izan ditzakeen moduan. Haiengan konfidantza daukagula baldin badakite, haiek ere konfidantza hartuko dute edozertarako gai direla pentsatuz. Era berean, klasean ere giro berbera lortu beharko dugu denok konfidantza guztiengan izateko.
Aurreko ideiarekin lotuz, hori lortzeko gai direla uste badute, hau da, horretan konfidantza hartu badute, motibazioa horrekin batera etorriko da. Ikasleak motibatzea oso puntu garrantzitsua da. Interesa badute azkarrago ikasiko dute, ziur. Hemen ere irakasleon papera sartzen da. Ziurtasun hori transmititzeaz gain, ondo komunikatzen jakin beharko dugu beraiek arreta mantentzeko jakin nahi dutelako eta ez behartuta sentitzen direlako.
Azkenik haiengandik lortu dezakegun guztia aterako dugula pentsatu behar dugu eta ez saiatuko garela. Guk ez badugu sinisten, haiek are gutxiago.

miércoles, 17 de octubre de 2012

Robert Rosenthalen esperimentua

Aztergai dugun artikuluan, Robert Rosenthalen esperimentuaren ingurukoa, bi kasu aztertzen dira. Hasteko, zaldi "inteligente" bati buruz mintzatzen da. Zaldi honek hainbat galderei erantzuteko gaitasuna zuen, eta uste zen galderak ulertu eta zentzuz erantzuten zituela gaitasun berezi bat zuelako, baina hainbat ikerketen ondorioz, ikusi zen, erantzunak emateko ikusleen begirada eta jarrerari erreparatzen ziola, tentsioan nabaritzen zuelako erantzun zuzena zein zen. Beraz, ondoriozta dezakegu, konturatu baino gehiago transmititzen dugula gestu edota begiradekin eta haien bidez sor dezakegula ikasleengan konfiantza, gertutasuna, gu ondo ulertzea...ezinbestekoa dena .

Beste esperimentua aldiz, ikasle batzuetan zentratzen da. Laburbilduz, egiten dena da gela bat bi taldetan banatu eta bi irakasle ezberdinekin jarri talde bakoitza, irakasle bati esango zaio bere ikasleak oso azkarrak direla eta besteari berriz ikasle arruntak dituela, nahiz eta benetan ikasle guztiek maila bera izan. Bi irakasleen jarrera oso ezberdina da. Kurtso amaieran ikusten da "azkarrak" diren ikasleek emaitza hobeak eskuratzen dituztela, baina hori irakaslearen itxaropen haundien emaitza da, asko espero denez ikasle horiengandik irakasleak ere motibazio handiagoa daukalako, gehiago txalotzen dituelako ikasleak, irrifarre egiten dielako... .Ikasle "arrunten" irakasleak berriz ez du uste haren ikasleengandik ezer berririk edo interesgarririk lortuko duenik, beraz, ikasleenganako efektua ez da positiboa, ez ditu problema interesgarri eta komplexuak planteatzen, ez ditu animatzen ikastera, galdetzera... . Beraz, argi ikus daiteke zein garrantzi handia duen aurreiritziak alde batera uzteak, ikasleak ezberdin tratatzera eramango gaituelako saiatu gabe guztiengan interesa pizten eta eman dezaketen guztia ateratzen; edonorengandik lor daitezkeelako emaitza onak, hau da, hobekuntzak, interesa, ikasteko gogoak,... . Bestela, adibidez, gerta daitekeena delako, arazoak dituzten ikasleekin, jada itxaropen gutxirekin joateagatik, ez lortzea motibazioa eta ikasketekin dituzten arazoak gainditzea, askotan, arazoek interes faltan izaten baitute sustraia.

Guzti hau kontuan hartuta, ondorio moduan atera liteke ondo komunikatzen jakitea eta ikasleei ahal duten guztia ateratzen saiatzea izan daitekeela irakasle on batean helburuetariko batzuk.

Robert Rsenthalen experimentua


  Robert Rosenthal psikologoak, 1964. urtean oso interesgarria suertatzen den experimentu bat burutu zuen. Experimentu honetan, ikasle talde bat azarean banandu eta batzuk normalak eta besteak argiagoak zirela adierazi zien irakasleei. Urtea amaitutakoan, "argiak" ziren ikasleak benetako aurrerakuntza erakusten zuten "normalen" aurrean. Baina hau, zergatik?
  Erantzuna erraza da. Irakasleak, motibatuagoak agertzen ziren "argiak" ziren ikasleen aurrean, errazago ikasten zutela uste baitzuten, eta, bestalde, motibazio gutxi agertzen zuten "normalak" ziren ikasleekin. Honek, azkenean emandako emaitza kondizionatu zuen.
  Experientzia honetan ikusten da nola pertsona baten aurrean azaltzen garen portaerak garrantzia handia duen, bere bukaerako ideia lortzeko gai dela pentxatzen dugula erakutxi behar diogu, honela, berak gogo handiagorekin burutuko du bidea. Gainera, erronka berriak eta geroz eta zailagoak proposatzen badizkiogu, berak antzemango du aurrerakuntza eman dela bere ahalmenetan, eta interes handiagoa izango du aurrera jarraitzeko. Konfiantza hau, begitara begiratuta transmititzea nahikoa da, pertsona batek nahi duena baino gehiago adierazten baitu aurpegiko espresioan, eta hitzen errefortzu bezala oso lagungarria suertatu liteke. Honetarako, oso garrantzitsua da pertsona guztiak berdin tratatzea, denei gure laguntza modu orekatu batean erakustea, faboritismo delakoak izan gabe, honela jendea edota ikasle moltzo bateko ikasle bat, ez da gaizki sentituko beste baten azpitik dagoela pentxatuz.
  Ikaskuntza hau, ez da bakarrik konfiantza eta motibazio hutsarekin bultzatzen, gustukoa den zerbaitekin erlazionatzea lortzen badugu egin nahi dena, errazagoa suertatuko da, interesa piztea lortuko da, eta hau, oso garrantzitsua da ume baten ikaskuntzan, atentzioa eta interesa izatea, alegia.

Experimento de Robert Rosenthal (hausnarketa)

Irakurri berri dugun artikuluan, zaldi baten istorioarekin sakon hausnartzeko gaia planteatzen zaigu. Sarrerari hasiera emateko esperimentua laburtzea komenigarria dela uste dut. Robert Rosenthalek proba batzuk egin zituen, zaldi baten kasua aztertzeko. Zaldi hau, ildo ezberdineko galderei erantzuteko gai zen, baina gaitasun hori ez zen guztiz benetakoa. Zaldiak pentsatu gabe erantzuten zuen erantzuna zekien galdetzailearen aurpegiko tentsioari begira. Zenbat eta gertuago egon erantzunetik orduan eta tentsio gehiago nabaritzen zuen zaldiak aurpegian, erantzunarekin eman arte. Fenomeno horri "Clever Hans" deritzo eta pertsonen artean ere ematen da.

Hau ikusirik eta ikastetxe batean esperimentu antzeko bat eginez, Robert konklusio batera iritsi zen: pertsonek orokorrean errazago eta azkarrago ikasten zuten, progresu edota emaitza hobeak lortuz, irakasleak (eskolaren kasuan) motibatzen bazituen. Denok dakigu motibazioak ikasketa prozesuan oso paper garrantzitsua betetzen duela, eta esperimentu honek nolabait hori baieztatu zuen.

Taldean hausnartu ondoren eta artikulua irakurri ostean argi geratzen da pertsonek emaitza hobeak lortzen dituztela izatera irits daitezkena kontuan hartzen bada. Hau da, pertsonak (guk etorkizuneko, krisiak laguntzen badu, irakasle bezala ikasleak) nahi luketen guztia lortzeko gai direla bezala tratatzen bazaie, emaitzak askoz hobeak izango dira. Aldiz, pertsona bat momentuan den bezala tratatzen baduzu, hobekuntzarik lortu nahi ezean, pertsona horrek berdin jarraituko du progresu positiborik lortu gabe. Horrez gain konfidantza oso garrantzitsua da, eta hau sustatzea berebizikoa da pertsonen garapenerako, begietara begiratuz, irribarre eginez, eta batez ere ikasle edo pertsonengan esperantza ezarriz.

viernes, 12 de octubre de 2012

Eskola 2.0



 Gaur egun, eskola tradizionalaren eta aurrerakuntza bultzatzen duen hezkuntzaren lehia nahitaezkoa da, etengabe teknologia eskaintzen dizkiguten garaian baikaude, eta bideo honetan biak alderatzen dira.

Eskola tradizionalean, ikasketa buruz ikastean datza, irakasleari entzunez, edota gehienez arbelean jartzen duena irakurriz. Ez dago gai bati buruz hausnarketa azkar bat egiteko astirik, irakasleak esandakoa, esaten den bezala, aireak eramaten baitu momentu batetik bestera. Irakasleak azaldutakoa modu expositibo batean dago egina, eta norantza bakarra jarraitzen du, hau da, irakasleak esan eta ikasleek entzun, ez dago besterik.
Ikasleek, ez dute klasean modu aktibo batean parte hartzeko aukera handirik, hitzez bakarrik azaldu daitezke, ez dute bestelako tresnarik beraien argudiaketa egin ahal izateko.

Bestalde, eskola 2.0 teknologia sustartzen duen eskola berria da. Euskal Herrian, hain zuzen, bostgarren mailako ikasgeletan metodo hau erabiltzen hasi ziren, eta orain zabaltzen ari den fenomenoa da. Eskola tipo honek, betiko arbelaren ordez, arbela digital bat eskaintzen du. Bertan, irakasleak dokumentuak azal ditzake, garrantzitsuak diren gauzak azpimarratu edota zuzenketak egin, gainera, hori zuzenean inprimatzeko aukera dago, azpimarraketa eta guzti. Honetaz gain, klasea aurrera doan einean ikasle batek bere iritzia esan dezake, eta hausnarketa egiteko behar duen guztia begi bistara izan, eta honela ez du ahazteko arazorik izango. 
Eskola 2.0k umeak teknologiarekin erlazionatzeko aukera ematen du, baina ez ondo pasatzeko teknologia bakarrik, ikasten ondo pasatzeko teknologia baizik. Honekin, informazioa bilatzea askoz errazagoa eta interesgarriagoa da, eta umeei interesgarria eta dibertigarria suertatzen bazaie, azkarrago ikasiko dute. Ikasleak parte artzera animatzen dituen metodoa da, motibatzen dituena, ikasten irakasten diena.

Eskola batek hau guztia bultza badezake, bada garaia metodo hau eskola guztietara iritsi eta ikasle guztiek honekin ikasi eta disfruta dezaten.

miércoles, 10 de octubre de 2012

estereotipoak


Gaur egun, komunikabideek garrantzi izugarria hartu dute gure gizartean. Ia denok daukagu etxean irratia, telebista, interneta edota komunikatzeko edo informazioa jasotzeko beste edozein tresna. Zorionez ala zoritxarrez, ume gehienek denek ez esatearren telebista ikusten dute. Baina honek zer ondorio izan dezake haien heziketan?
Mundu globalizatu batean bizi gara eta honek bere alde txarrak eta onak izan ditzake. Txarrei erreparatuz gero, konturatuko gara marrazki bizidunetan edo nerabeentzako telesailetan agertzen den mundu ikuspegia agian ez dela guk gure seme-alabei transmititu nahi dieguna. Nire ustez, umeak engainatzen dituzte estereotipo, rol eta balore batzuk barneraraziz; gainera, ziur nago masa pasibo bat lortzea dutela helburu.
Gehien kezkatzen nauena emakume eta gizonen rolak direla esan dezaket. Emakumea beti agertzen baita lirain, argal, atsegin eta ahul. Haiek arduratu behar dira eder egoteaz gero gustoko mutila beraietaz maitemintzeko... Agertzen den irudia sensualitatearekin guztiz lotuta dago. Mutilek, berriz, gizon bihurtzeko helburua dute; hau da, indartsu, boteretsua, guztien artean onena, sentimendurik gabea etab. Guzti hau Disney pelikuletan topa dezakegu, horiek ikusi ondoren, zein umek ez du pentsatuko printzesa izan nahi duela? Edo gerlaria?
Hala ere, ez da soilik marrazki bizidunetan estereotipo hauek erreproduzitzen. Esate baterako edozein tokitan aurki ditzakegun iragarkietan, baina guri bost axola. Denok onartzen dugu emakumeen eredua emakume normalen erdia izatea eta gizonen eredua normalenaren bikoitza izatea. Ez gara ohartzen horrek eragin dezakeenaz (anorexia, bulimia, baztertua izatea, iraindua izatea...).
Bukatzeko, esan beharra daukat honen inguruko bideo ugari ikusi ondoren hau aukeratu dudala (seguraski ez da egokiena izango) oso motza izan arren, argi eta garbi agertzen delako zer-nolako heziketa jasotzen duten umeek telebista aurrean daudenean. Zorionez, nahiz eta poliki-poliki izan pausu txikiak ematen ari dira (hala nola, orain dela gutxi ateratako Brave pelikula). Dena den, ni ez naiz lasai geratuko Disney Chanel-en, adibidez, benetako neska eta gizonak agertu arte edo pertsonaien bikotea euren sexuaren araberakoa izateari utzi arte. Bitartean hezkuntzak gogor heldu behar dio zeregin horri pertsona aske eta kritikoak sortuz.

martes, 2 de octubre de 2012

Diapositibak umeen tratu-txarrei buruzkoak

Umeen tratu txarren inguruan informazia


Diapositiba hauetan ikus dezakegu, umeen tratu-txarren inguruko informazioa, hala nola, definizioa, motak, sintomak, detekatatzeko erak...

sábado, 29 de septiembre de 2012

Hezkuntza sistema anakronikoa da.

Redes-eko hezkuntzari buruzko bideo bat dugu. Orokorrean eskola porrotaren eta umeen motibazio faltaren inguruan aritzen da, sormena bultzatzearen garrantzia azpimarratzen du.