domingo, 28 de octubre de 2012

Irakasle Sagrariorekin elkarrizketa


Sagrario Lehen Hezkuntzako bost eta seigarren kurtsoetan izan nuen tutora bezala, eta orduz geroztik ikusten ginen bakoitzean hitz egiten geratzen ginen, nire bizitza akademikoa eta nire ahizparenaz mintzatzen ginen eta berak eskolako kontu berriak aipatzen zizkidan, eta esan dezaket, nahiz eta zorte handia izan dudan irakasleei begira, Sagrario benetan gogoko nuen irakasle bat dela.
Elkarrizketa egiteko bere etxera joan naiz, eta bertan gauza asko etorri zaizkit oroimenera, garai hartako argazki eta istorio asko azaldu baitizkit. Hau hasiera ona izan da elkarrizketa egiteko, Sagrariori gauza ezberdinak etorri baitzaizkio oroimenera, eta beraz bere erantzunetan sentimendu handia erakusten zuela antzeman baitut.
Amodioz egiten du hitz bere esperientziez, ia denak momentu zoragarriak izan direla uste baitu, umeek, behin eta berriz beraien laguntasuna eta ikasteko gogoak erakustean zure lana oso probetxagarria dela ikusten duzula baitio. Bestalde, garai gogorrak ere badaudela adierazi dit, ume batek edota familia batek arazo latzak ekar ditzaketela ondo daki berak, baina dioenez, hauek irakasle batek irakasle lanetan sartu haurretik ere badakizkien arazoak dira, gertaera latzenak, ustekabean datozenak direla dio. Sagrarioak, nire amaren ikasle bati gertatuzkoaz mintzatu da ( duela lau urte nire ama eskola honetara mugitzeko aukera izan baitzuen eta lankide bilakatu ziren, biak kurtso berdinean jarduten zuten). Ume honek Ane izena zuen, eta aurreko ikasturtean, eskolaren eguna ospatzen zuten egin berdinean hil zen ohean lo-kuluxka bat botatzen hari zen bitartean. Hau, oso gogorra izan zen nire amarentzat, baina Sagrario bere lankidea zenez, oso gogorra egin zitzaion hori guztiari aurre egitea, baita aldi berean nire amari eta familiari laguntzea ere.
Lehen bailen gai hau alde batera utzi nahi izan dut, eta irakasle lanetan hasi zen garaiari buruz galdetu diot, eta esan didanez, nahiko gogorra da hasiera, irakasle guztiek umeen errespetua eta laguntasuna irabazi egin behar baitute, eta hori egitea oso zaila da. Honekin batera aipatu dit, berarekin praktikak egitera joaten diren ikasleak oso prestatuak joaten direla, garai batean, ikasgela huts batean jardun beharko bazenu bezala prestatzen dizutela, baina orain, umeekin elkarlanean aritzeko erraztasuna aurkezten dela, eta askotan praktikakoek lan taldea sustatzeko teknika edota ideia berriak ematen dizkiotela, eta batzuek klasea bakarrik emateko gai ere badirela adierazi dit. Askotan, ume batek atzerapena azaltzen badu, praktiketan dauden ikasleei galdetzen die ea zer egin beharko lukeen, laguntza emateko, eta honela praktikan dagoenak ikasgelan gehiago lantzeko bere barruan dituen ideiak.
Bukatzeko, aholku bat edo beste emateko eskatu diot, eta berak esan didana da lanean ilusioz hasteko, umeei beti laguntza eskaintzeko, beraiek niri eskainiko didaten guztia neureganatzeko, eta batez ere, egunerokoa disfrutatzeko. 

1 comentario:

  1. Benetan polita transmititzen duzuna.
    Askok horrela berba egiten duzuenok irakasle miresgarri hori 5. eta 6.ean izandakoa izaten da. Nire kasuan ere hala da.

    Benetan laztasuna transmititzen duzu horren kontaketan ere. Etxekoak zuk tartean izateak ere ez zizun bat ere lagunduko lasaitasunez hartzen/entzuten/ulertzen...

    Irakasle ona izan behar duzula antzematen da lerro artean, hori benetan da ona.

    Orain, bigarren lana:
    * Zerrendatu elkarrizketan ikasitako gauzak.
    * Gero zerrendako item horiek ahalegindu sailkatzen.

    ResponderEliminar