Gutxi gora behera Eneritzek komentatu zuenez, oso garrantzitsuak dira gizarteak zabaltzen dituen baloreak bai komunikabide zein kasu honetan haur literaturaren bitartez. Orokorrean, ipuin klasikoek, ez dituzte berdintasunaren baloreak zabaltzen baizik eta emakume otzan eta gizon ausartaren ideiak; bestalde, bikotekide gabe erdi pertsona izango bagina bezela agertzen gara eta soilik bikote heterosexualaren eredua ikus daiteke. Gizartea aldatzen ari den heinean, ipuin hauek aldatzeko beharra somatzen dela argi dago. Beraz, umeek mota honetako ipuinak irakurtzen badituzte, ideia horiek barneratzen dituzte; normala da gero genero rol espezifikoak bereganatzea sexuaren arabera; eta baliteke, jostailuen aukeraketan adibidez eragina izatea ere, ipuinetan agertzen diren printzesak nahi izatea neskek eta soldadu baten armadura mutilek.
Baina bideo honetatik ateratzen dudan gauza garrantzitsuena da zer egin dezakegun irakasle izango garenok etorkizunean ipuinak eraldatzeko berdintasun eredua erakus dezaten, oso garrantzitsuak direlako ume baten irakurtzeko zaletasuna pizteko, sormena lantzeko... . Proposatzen dena da adibidez pertsonaiak aldatzea edota bukaera alternatiboak umeek asmatzea. Oso ideia ona izan liteke, baina arazo bat ikusten diot horri; eskolan landu behar da berdintasuna, guztiz ados, eta alternatiba ona iruditzen zait, denok egin beharrekoa, eta seguraski etorkizunean burutzen saiatuko naizena. Baina, ume hauek etxean ipuin klasikoak, hala nola,mari errauskin, loti ederra...irakurtzen badituzte, hau da, gurasoek berdintasun aspektu hori zaintzen ez badute, ez al da oso zaila izango umeek genero rolak ez bereganatzea? Argi dago hezkuntza, tresna ezinbestekoa dela berdintasunezko gizartea eraikitzeko, baina ikusten dudana da, denon eskuetan dagoela gure seme-alabei beste erako ipuinak erakustea eta txiki-txikitatik pertsona bezela heztea.
Interesgarria.
ResponderEliminarErtz asko ditu zure hausnarketak; batetik, ipuin klasikoekin etxean egiten den tratamenduaren ingurukoa eta beste bat genero bakoitzari (omen) dagokion role horren eraikuntzaren ingurukoa.
Motz, ni gehiegi ez enroilatzeko:
1- Irakurketa kritikoak eta euren beharren araberako moldaketak egiten ikasten badute, ez ote lukete nahiko erreminta? Horain, lortu egin behar hori.
2- Generoa ezabatzea izan behar da helburua ala generoak bestela eraikitzea? Bata zein bestea esanda: Zergatik? Nola? Zertan oinarrituta?
Eskolan gaiok lantzen dituen irakasle asko daude; interesatu ahal zaizu, akaso, eurokin noizbait berba egitea.