BAKARKAKO TXOSTENA
Irakaslearen irudia
Kurtsoa hasi zenean, oraindik pixka bat galduta nengoela esan dezaket, normala den bezala leku eta ikasketa berri batzuekin hasiaz batera denbora apur bat behar baita orientatzeko. Irakasgai honi esker esan dezaket nire irakaslearen irudi abstraktu eta bizi izan ditudan egoerengatik utopikoa, konturatu naiz hausnarketen bidez eta nire kabuz eginiko bilaketetan ez dela hain ezinezkoa irakasle ona izatera heltzea. Esan nahi dudana da, irakasgaiak nire papera edarto betetzeko gogo gehiago eman dizkidala, eta orain inoiz baino argiago daukat nahi dudana egiten ari naizela eta irakasle ona izateko bidean nire energia guztia jarriko dudala.
Rosenthalen esperimentua
Egia esateko momentuan oso interesgarria iruditu zitzaidan gaia da. Gainera esperimentuaren ideia gakoa ateratzea lortu genuen taldean eta oso ondorio polita dela uste dut. Ondo dakit zaldi batekin eginiko proba batzuetan duela oinarria eta gizakiaren jarrerak eragiten zuela zaldiaren erantzuna zuzena edo okerra izan zedin, eta ondoren pertsonengan esperimentu bat eginez, ondoriotzat zera hartu nuen: umeek errazago ikasten dute motibazioa badute eta nahi dutena izatera irits daitezkeela uste badute.
Pelikulak
Pelikula zein dokumentalei dagokienez (Etre et avoir eta La educación prohibida) asko pentsarazi didatela esan dezaket rokorrean. Nik lehen kontuan ez nituen aspektuez ohartaraztea eragin dit, eta horrek etorkizuneko irakasle bezala lagunduko didala uste dut, nire pentsaera moldatu dutelako filmeek era batera edo bestera (batez ere La educación prohibidak).
Diigo (bilaketak eta taldera ekarpena)
Bestalde, Diigo, Blog baten sorrera, Cmap tools (oso baliagarria izaten amaitu duena niretzat) eta irakaskuntzaren inguruko hausnarketa batzuk egiten lagundu digu irakasgaiak.. Orain teknologia berri bat edo beste gehiago ezagutzen ditugu, nire ustez baliagarriak informazioa gorde, eskemak egin, etorkizunean Blog-en bat umeentzako egiteko...etab.
Hausnarketak
Hausnarketei dagokionez, unibertsitatera iritsi baino lehen ez neukan ezer idatzita irakasle izateari buruz, edota nire irakasle izateko nahien zergatiei buruz. Lanetan hauetaz hitz egiteak lagundu egin dit nire burua nolabait hobeto ezagutzeko eta benetan nahi dudana egiten ari naizela ohartzeko. Hausnarketak dira nire ustez gure burua ezagutzeko modurik eraginkorrena. Nire hausnarketei dagokionez, irakaslearen elkarrizketa egin ostean oraindik eta sakonago pentsatu izan dudala uste dut, baina ez nago ziur nire pentsamenduen sakontasuna paperean islatzen jakin dudan. Beraz, irakasgairako egindako hausnarketak sakontasunez hasierakoetatik asko aldatu ez diren arren, barne garapen bat egon dela esan dezaket.
Ikas-taldeen ebaluazioa
Ikas taldeak ebaluatzeko orduan esan beharra daukat asko ikasi dudala talde lanaren bidez, iritzi eta ikusmira ezberdinak ezagutu eta nire pentsaera moldatu ahal izan dudalako. Okurriturez taldean gainera eginiko blog sarrera anitz egin zaizkit interesgarri eta etorkizuneko lanerako erabilgarri. Taldeko kideei dagokionez oso gustura egon naiz, laurok lagun bihurtuz baina lana alde batera utzi gabe (gauza zaila batzuetan hitz egiten hasi eta gelditzen ez garelako). Baina amaieran lortu dugu lanak burutzea eta gure helburua lortzea.
Aranbizkarra
Aranbizkarrara joateari dagokionez, nire ustez txostenean aipatzeko aspektu garrantzitsua, oso esperientzia aberasgarria dela iruditzen zait. Lehenengo egunean urduritasunak hartu ninduen eta nire ustez normala den bezala, nire buruari galdetu nion ea ondo egingo nuen. Baina klasera sartuaz batera, ume guzti haiek ikustean guri begira, bildur guztiak joan zitzaizkidan, eta irrikitan nengoen haiekin elkarlanean hasteko. Blogeko sareran jarri nuen bezalaxe, harrituta geratu nintzen zer nolako ume desberdintasun handiak egon ahal diren ohartzean: laguntzaileak, iztunak, irrifartsuak, maitakorrak, haserretuak... eta horrekin batera maila intelektual guztiz ezberdinekoak: matematikan onak eta lengoaian txarrak eta alderantziz etabar. Bestalde parte hartzeko modu ezberdinak erakusten zituzten, batzuk bata besteari lagunduz eta txandak errespetatuz, beste batzuk beraiek dena egin nahaian eta beste batzuk guztiz alderantziz. Beste aspektu aipagarri bat euskararen erabilera dela uste dut. Argi dago kultur aniztazun hain handiekin ez dela erraza: saharauiak, afroamerikarrak, espainia barnealdekoak eta euskaldunak. Baina gehien txunditu nauena zera izan da; hemengo umeek tendentzia gutxiago dutela euskeraz hitz egiterako orduan kanpotarrek baino, integrazioaren kontu bat delakoan nago ni, atzerritarrek beharrezkoa izan dutelako euskara ikastea eta hemengoek aldiz ez dutelako arazo handirik izan.
Egindako lanen berrirakurketa
Lau hilabete honetan egin ditudan moduko hausnarketa edo idazkiak berriak izan dira niretzat. Hasieran, unibertsitatera iritsi nintzen aurretik hausnarketak eginda, baina ez ildo honetakoak. Unibertsitatean nolabait gure burua azaltzeko askatasun handiagoa dagoela uste dut, eta horretara ohituta ez nengoenez esan dezaket ez dudala denbora nahikorik izan hausnarketak berrirakurtzeaz batera esateko benetan gero eta hobeak direla. Denborak aurrera egin ahala eta hausnarketa eta idazki gehiago eginaz, espero dut nire idatzizko maila eta nire pentsamendua orri batean plasmatzeko ahalmena handi daitezen. Beraz,konklusioa gehiago zehaztu eta hobe nitzakeela da nire lanak, baina ala eta guztiz ere ez dut uste bat ere superfiziala edo eskasa dela. Konturatu naizena da, 4 hilabete hauetan nire iritzia kontuan zuten idatzi mordoa egin dudala, asko eta asko egon direlako nire ideologiari lotuta eta etorkizuneko nire lanari, beraz, aberasgarritzat harten dut nire buruan barrena dauden pentsamenduetan arakatzea eta nire burua hobeto ezagutzea galdera eragileen bidez.
MINTEGIA
Taldeko lana ideia ona izatetik at, oso gustura egin dudan gauza izan da. Taldean hasiera batean denok ezagutzen ez baginen ere amaieran oso giro polita sortu da. Gure gaiaren inguruko interesa denek erakutsi dute eta horrek asko erraztu zuen nire azalpena. Bestalde errespetua eta lagun giroan aritu ginen bakoitzak bere lana aurkeztuz eta besteoi informazio interesgarria gehienetan eskaintzen.
Irakasle moduari erreparatuz gero, uste dut ezin dudala oraindik oso ondo baloratu. Magisteritzako gradua hasi berri dugu denok eta argi daukagun arren gure bidea nondik eraman ezin dut taldekoen lana hain erraz ebaluatu irakasle puntutik. Esan dezakedan gauza bakarra da, nire ustez irakasle onak izango direla nire mintegikideak, azaltzerako orduan ondo egin zutelako, baina ez dut honetan busti nahi, asko ezberdintzen delako taldekide bati zerbait azaltzea edo ume txikiz beteriko gela bati.
Mintegikideen ikasle lana ona izan da, denek baitzukaten ondo prestatua hormairudia zein gaia. Ikasle moduan esan dezaket lana denek ondo egin zutela eta garaiz (institutuan gauza arraroa tamalez). Beraz, orokorrean gaien inguruko azterketa ona eta interesgarria egin dute denek. Honekin esan nahi dut, bakoitzak bere gaiaren aurkezpena prestatzen denra eman zuela ikusten dela, ndo azalduta zedelako eta ideiarik garrantzitsuenekin geratzea erraza izan zelako. Bestalde eta amaitzeko, oso talde atsegina suertatu zitzaidan, eta giroa ona zenez (eserita geunden sofek ere lagundu ziguten bertan goxo goxo eserita geundenoi) eztabaidarik ez zen egon, ikuspuntu eta iritziak antzerakoak baikenituen. Hala ere, eta alde txarrari begiratu behar badiot, hausnarketarako abagune txikia izan genuela da.
Erantzunen txostenei begiratuz, ikusten da transmititu nahi genizkien ezagutza eta gaur egungo egoeraren zati garrantzitsuenak hartu dituztela, beraz lana ondo egin dugula esan dezaket, bai nik eta bai nire okurriturezko taldekideek.
Eskas: Gaia ez ulertzea (ikustea lana beharrezkoa zelak egin duela) eta hormairudia eskasa eta berezitasunik gabea izatea.
Nahiko: Gaia gainetik azaltzea eta hormairudia halan holakoa izatea (lanaren lehenego helburua lortuz).
Ondo: Gaia ondo azaltzea eta hormairudia erakusgarria izatea. Gainera lana gustokoa dela igartzea eta atmosfera polita sortzea.
Bikain: Gaia ondo azalduta eta ulertuta egotea eta hormairudia erakusgarria eta begitara interesgarria egitea. Horrez gain, denon intereseko gaiak izatea eta hasunarketara bideratzen gaituena.
Esan dezaket mailaketan “ondo” eta “bikain”-en artean egongo zela lana, baina orokorrean ondo edo 3-ra urbilduz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario