miércoles, 17 de octubre de 2012

Experimento de Robert Rosenthal (hausnarketa)

Irakurri berri dugun artikuluan, zaldi baten istorioarekin sakon hausnartzeko gaia planteatzen zaigu. Sarrerari hasiera emateko esperimentua laburtzea komenigarria dela uste dut. Robert Rosenthalek proba batzuk egin zituen, zaldi baten kasua aztertzeko. Zaldi hau, ildo ezberdineko galderei erantzuteko gai zen, baina gaitasun hori ez zen guztiz benetakoa. Zaldiak pentsatu gabe erantzuten zuen erantzuna zekien galdetzailearen aurpegiko tentsioari begira. Zenbat eta gertuago egon erantzunetik orduan eta tentsio gehiago nabaritzen zuen zaldiak aurpegian, erantzunarekin eman arte. Fenomeno horri "Clever Hans" deritzo eta pertsonen artean ere ematen da.

Hau ikusirik eta ikastetxe batean esperimentu antzeko bat eginez, Robert konklusio batera iritsi zen: pertsonek orokorrean errazago eta azkarrago ikasten zuten, progresu edota emaitza hobeak lortuz, irakasleak (eskolaren kasuan) motibatzen bazituen. Denok dakigu motibazioak ikasketa prozesuan oso paper garrantzitsua betetzen duela, eta esperimentu honek nolabait hori baieztatu zuen.

Taldean hausnartu ondoren eta artikulua irakurri ostean argi geratzen da pertsonek emaitza hobeak lortzen dituztela izatera irits daitezkena kontuan hartzen bada. Hau da, pertsonak (guk etorkizuneko, krisiak laguntzen badu, irakasle bezala ikasleak) nahi luketen guztia lortzeko gai direla bezala tratatzen bazaie, emaitzak askoz hobeak izango dira. Aldiz, pertsona bat momentuan den bezala tratatzen baduzu, hobekuntzarik lortu nahi ezean, pertsona horrek berdin jarraituko du progresu positiborik lortu gabe. Horrez gain konfidantza oso garrantzitsua da, eta hau sustatzea berebizikoa da pertsonen garapenerako, begietara begiratuz, irribarre eginez, eta batez ere ikasle edo pertsonengan esperantza ezarriz.

1 comentario:

  1. Ditxosozko krisiak bokaziozko irakasle gutxi utziko ditu irakasle izan gabe. Bidea zaildu ahal badie ere.
    Hausnarketa iturri ona izan dela esango nuke (eta pozten nau horrek). Espero dut present izatea luzaro.

    ResponderEliminar