miércoles, 17 de octubre de 2012

Robert Rsenthalen experimentua


  Robert Rosenthal psikologoak, 1964. urtean oso interesgarria suertatzen den experimentu bat burutu zuen. Experimentu honetan, ikasle talde bat azarean banandu eta batzuk normalak eta besteak argiagoak zirela adierazi zien irakasleei. Urtea amaitutakoan, "argiak" ziren ikasleak benetako aurrerakuntza erakusten zuten "normalen" aurrean. Baina hau, zergatik?
  Erantzuna erraza da. Irakasleak, motibatuagoak agertzen ziren "argiak" ziren ikasleen aurrean, errazago ikasten zutela uste baitzuten, eta, bestalde, motibazio gutxi agertzen zuten "normalak" ziren ikasleekin. Honek, azkenean emandako emaitza kondizionatu zuen.
  Experientzia honetan ikusten da nola pertsona baten aurrean azaltzen garen portaerak garrantzia handia duen, bere bukaerako ideia lortzeko gai dela pentxatzen dugula erakutxi behar diogu, honela, berak gogo handiagorekin burutuko du bidea. Gainera, erronka berriak eta geroz eta zailagoak proposatzen badizkiogu, berak antzemango du aurrerakuntza eman dela bere ahalmenetan, eta interes handiagoa izango du aurrera jarraitzeko. Konfiantza hau, begitara begiratuta transmititzea nahikoa da, pertsona batek nahi duena baino gehiago adierazten baitu aurpegiko espresioan, eta hitzen errefortzu bezala oso lagungarria suertatu liteke. Honetarako, oso garrantzitsua da pertsona guztiak berdin tratatzea, denei gure laguntza modu orekatu batean erakustea, faboritismo delakoak izan gabe, honela jendea edota ikasle moltzo bateko ikasle bat, ez da gaizki sentituko beste baten azpitik dagoela pentxatuz.
  Ikaskuntza hau, ez da bakarrik konfiantza eta motibazio hutsarekin bultzatzen, gustukoa den zerbaitekin erlazionatzea lortzen badugu egin nahi dena, errazagoa suertatuko da, interesa piztea lortuko da, eta hau, oso garrantzitsua da ume baten ikaskuntzan, atentzioa eta interesa izatea, alegia.

1 comentario:

  1. Interesgarria. Esperimentuan parte hartzen ez duen aldagai garrantzitsu bat ekarri duzu agerira. Hala ere, motibazioa eta interesaren desberdinketa ez dut argi ulertzen.
    Ezagun da idatzi duzuna baino zatia gehiago pentsatu duzula.

    ResponderEliminar