Gaur egun, komunikabideek garrantzi
izugarria hartu dute gure gizartean. Ia denok daukagu etxean irratia,
telebista, interneta edota komunikatzeko edo informazioa jasotzeko
beste edozein tresna. Zorionez ala zoritxarrez, ume gehienek denek ez
esatearren telebista ikusten dute. Baina honek zer ondorio izan
dezake haien heziketan?
Mundu globalizatu batean bizi gara eta
honek bere alde txarrak eta onak izan ditzake. Txarrei erreparatuz
gero, konturatuko gara marrazki bizidunetan edo nerabeentzako
telesailetan agertzen den mundu ikuspegia agian ez dela guk gure
seme-alabei transmititu nahi dieguna. Nire ustez, umeak engainatzen
dituzte estereotipo, rol eta balore batzuk barneraraziz; gainera,
ziur nago masa pasibo bat lortzea dutela helburu.
Gehien kezkatzen nauena emakume eta
gizonen rolak direla esan dezaket. Emakumea beti agertzen baita
lirain, argal, atsegin eta ahul. Haiek arduratu behar dira eder
egoteaz gero gustoko mutila beraietaz maitemintzeko... Agertzen den
irudia sensualitatearekin guztiz lotuta dago. Mutilek, berriz, gizon
bihurtzeko helburua dute; hau da, indartsu, boteretsua, guztien
artean onena, sentimendurik gabea etab. Guzti hau Disney pelikuletan
topa dezakegu, horiek ikusi ondoren, zein umek ez du pentsatuko
printzesa izan nahi duela? Edo gerlaria?
Hala ere, ez da soilik marrazki
bizidunetan estereotipo hauek erreproduzitzen. Esate baterako edozein
tokitan aurki ditzakegun iragarkietan, baina guri bost axola. Denok
onartzen dugu emakumeen eredua emakume normalen erdia izatea eta
gizonen eredua normalenaren bikoitza izatea. Ez gara ohartzen horrek
eragin dezakeenaz (anorexia, bulimia, baztertua izatea, iraindua
izatea...).
Bukatzeko, esan beharra daukat honen
inguruko bideo ugari ikusi ondoren hau aukeratu dudala (seguraski ez
da egokiena izango) oso motza izan arren, argi eta garbi agertzen
delako zer-nolako heziketa jasotzen duten umeek telebista aurrean
daudenean. Zorionez, nahiz eta poliki-poliki izan pausu txikiak
ematen ari dira (hala nola, orain dela gutxi ateratako Brave
pelikula). Dena den, ni ez naiz lasai geratuko Disney Chanel-en,
adibidez, benetako neska eta gizonak agertu arte edo pertsonaien
bikotea euren sexuaren araberakoa izateari utzi arte. Bitartean
hezkuntzak gogor heldu behar dio zeregin horri pertsona aske eta
kritikoak sortuz.
Benetan gustura irakurria.
ResponderEliminarBideoa ere ona begitandu zait (nahiz eta diskurtsua etenda dagoen eta Bilmaren erantzuna ez entzun). Diigon sartuko zenuen?! Ezta?
Ohar teknikoa: Etiketak erabili, sarrera honek gutxienez bi behar lituzke: "Eneritz" eta "genero ikuspegia". Nik gehiago ere ipiniko nituzke.
Nahiz eta egiten dituen kritikak genero ikuspegian ardaztu ez, aurkitu berri dudan toki hau zuretzat interesgarria izan daitekeela uste dut.
K1 lan modularrari dagozkion testuak emateko orduan, gogoratu bat gomendatu behar dizudala; luzeena (el que avisa no es traidor) eta onena, nire ustez.