viernes, 12 de octubre de 2012

Eskola 2.0



 Gaur egun, eskola tradizionalaren eta aurrerakuntza bultzatzen duen hezkuntzaren lehia nahitaezkoa da, etengabe teknologia eskaintzen dizkiguten garaian baikaude, eta bideo honetan biak alderatzen dira.

Eskola tradizionalean, ikasketa buruz ikastean datza, irakasleari entzunez, edota gehienez arbelean jartzen duena irakurriz. Ez dago gai bati buruz hausnarketa azkar bat egiteko astirik, irakasleak esandakoa, esaten den bezala, aireak eramaten baitu momentu batetik bestera. Irakasleak azaldutakoa modu expositibo batean dago egina, eta norantza bakarra jarraitzen du, hau da, irakasleak esan eta ikasleek entzun, ez dago besterik.
Ikasleek, ez dute klasean modu aktibo batean parte hartzeko aukera handirik, hitzez bakarrik azaldu daitezke, ez dute bestelako tresnarik beraien argudiaketa egin ahal izateko.

Bestalde, eskola 2.0 teknologia sustartzen duen eskola berria da. Euskal Herrian, hain zuzen, bostgarren mailako ikasgeletan metodo hau erabiltzen hasi ziren, eta orain zabaltzen ari den fenomenoa da. Eskola tipo honek, betiko arbelaren ordez, arbela digital bat eskaintzen du. Bertan, irakasleak dokumentuak azal ditzake, garrantzitsuak diren gauzak azpimarratu edota zuzenketak egin, gainera, hori zuzenean inprimatzeko aukera dago, azpimarraketa eta guzti. Honetaz gain, klasea aurrera doan einean ikasle batek bere iritzia esan dezake, eta hausnarketa egiteko behar duen guztia begi bistara izan, eta honela ez du ahazteko arazorik izango. 
Eskola 2.0k umeak teknologiarekin erlazionatzeko aukera ematen du, baina ez ondo pasatzeko teknologia bakarrik, ikasten ondo pasatzeko teknologia baizik. Honekin, informazioa bilatzea askoz errazagoa eta interesgarriagoa da, eta umeei interesgarria eta dibertigarria suertatzen bazaie, azkarrago ikasiko dute. Ikasleak parte artzera animatzen dituen metodoa da, motibatzen dituena, ikasten irakasten diena.

Eskola batek hau guztia bultza badezake, bada garaia metodo hau eskola guztietara iritsi eta ikasle guztiek honekin ikasi eta disfruta dezaten.

1 comentario:

  1. Interesgarriagoa, askoz ere, zuk idatzitakoa bideoa baino. Aurreko batean esan nuen moduan, hasieran ipini beharrena amaieran ipini behar zenuen (edo beste bat, akaso) zuk idatzitakoa indartsuagoa izateko, besteak beste.

    Ohar teknikoa: Etiketak falta ditu; gutxienez bi "Lorea" eta "Eskola 2.0"

    Ikuspegia zabaltzearren, hau erakutsi nahi dizut. Aukeratu duzun bideoak eta, neurri batean, zuk diozunak eraman gaitzakete web 2.0k liluratzera. Irakasle bezala haratago joan behar dugu, berez erreminta bat baino ez delako. Ondo jakin/sufritzen duzunez, niri gustatzen zaidana eta erabiltzen dudana.

    ResponderEliminar