Hasteko, esan beharra daukat azkenean
ez dudala lortu nik nahi nuen irakaslearekin, hau da, aurreko lana
egiterako orduan buruan neukan irakaslearekin harremanetan jartzea.
Hortaz, beste bati egin behar izan diot. Hala ere, bigarren honekin
egitea ere oso aberasgarria izan dela iruditzen zait bera eta bere
lana askoz hobeto ezagutu dudalako eta gainera, niri interesatzen
zaidana ikasi zuen ( gorputz hezkuntzako irakaslea izateko).
Elkarrizketa oso ondo joan da, oso
gustora egon naiz. Ideia oso baliogarriak azaldu dizkit, espero nuena
baino askoz hobea izan da. Honen helburua zen irakasle hori hobeto
ezagutzea eta argi eta garbi lortu dut, esandako gauza askok harritu
naute positiboki; beraz, oso pozik atera naiz. Nire ustez,
elkarrizketa oso emankorra izan da. Etorkizunera begira ere ba berak
esandako hainbat ideiarekin geratuko naiz.
Galdetu diodanean zein izan den bizi
izandako gauzarik politena, esan dit ba asko dituela ez zitzaiola
burura etortzen onena, baina egunerokotasuna dela berarentzat
gauzarik politena. Irakasle izateaz gehien gustatzen zaiona umeek
berarengan konfidantza izatea da, eta horrek nolabait indarrak ematen
dizkiola aurrera jarraitzeko. Nahiz eta lan oso gogorra izan,
horrelako gauzak oso bereziak eta onak direla zioen.
Bueno beste gauza asko ere kontatu
dizkit, baino sarrera honetan elkarrizketa nola joan den azaldu behar
zenez, ba horixe nahikoa.
Transmititzen duzuna ona da, zuk hasieran nahi izan zenuenarekin lortu ez arren. Gehiegi idatzi nahi ez arren... Ba, orain gehiago idaztea tokatzen zaizu.
ResponderEliminarBigarren lana:
* Zerrendatu elkarrizketan ikasitako gauzak.
* Gero zerrendako item horiek ahalegindu sailkatzen.