jueves, 25 de octubre de 2012

Irakaslea ezagutzen

Nire tutore eta lehenengo ingeles irakasle izandakoarekin burututako elkarrizketatik ateratako burutazioak eta ondorioak hainbat izan dira, eta idatziz haietako batzuk adierazten saiatuko naiz. Hasteko, esan beharra dago, orokorrean nire lanbidea burutzeko gogoekin atera naizela, ikusi baitut gustoko duzun lan bat eginez gero gauza oso positiboak eskuratu daitezkeela hortik.

Irakasle honi bezela eta seguraski ia denoi bezela, ikasketa hauek aukeratzera umeak gustoko izateak bultzatu gaitu. Baina, nire kasuan beste aspektu batzuk ere garrantzia izan dute: eskola garaiko oroitzapen oso onak izateak (ikaskideekin batez ere) eta, nola ez, irakasle onak eduki izana. Irakasle horiek erakutsi baitidate, esaerak dioen moduan, gogoko lekuan aldaparik ez dagoela. Baina inoiz ezin da ahaztu lanbide hau, askok esan arren oso sinplea eta erraza dela, gogorra dela, eta beti topatuko ditugula arazoak, baina benetan, hortik ikasten dela zer den irakasle izatea, eta nahiz eta urte askoan zehar aritu honetan, beti egingo dugula topo arazo edo une ezberdinekin. Ume bakoitza, talde bakoitza, ezberdina da, batzuekin gustorago edo deserosoago egotea izango da gauzarik arruntena, baina gauzarik politena ere haiekin ditugun arazoak konpontzea, hau da, ditugun helburuak (ikasleak gustora egotea, ikastea, ahal duten hoberen egitea haien zereginak, harreman ona izatea, elkarrizketa bultzatzea, gatazkak konpontzea) eskuratzea , hau izan litekeelako irakasle bat gehien poztuko duena, ikasle batek arazoak gainditu, aurrera egin eta zurekin ikasten ari dela ikustea,  soluzioak irakasleak gelan bertan umeekin lortzea, hau da, ez bada zerbait ulertzen umeak irakaslearekin konpontzeko askatasuna izatea.

Beste aspektu bati buruz ere gogoeta egin dugu, nire interesekoa zena eta agian bestearekin erlazio haundirik ez duena baina garrantzitsua deritzodana dela, eta hori, geletako teknologiaren erabilera da. Komentatu dugu, gaur egun umeak teknologiarekin harremanetan daudela, eta horrek eragina duela ikasgeletan, adibidez, ordenagailua behar den ariketa batean sortzen den motibazioan. Umeentzat ariketa aspergarri bat, zoragarri bihur daiteke ordenagailu bat tartean badago, eta adibidez ahozkoetan grabagailu bat egoteak asko motibatzen ditu ahalik eta hoberen egitera eta seriotasun handiagoz hartzera lana. Beraz, irakasleen erronka bat izan liteke, nola bideratu ikasketak teknologia gehiago erabiltzeko, baina noski, ikas-liburuak alde batera utzi gabe horiek ere baitira oso tresna baliotsuak ume baten ikasketa prozesuan.

Bestalde, elkarrizketan esandako aspektu batekin, guztiz ados nago, irakasle ona izateko sekreturenbat baldin badago, hau, irakasle orok pertsona moduan jokatzea da, denok baikara pertsonak eta horregatik  ditugulako gure arazo pertsonalak, egun onak, edo egun txarrak...eta umeak ere halakoak direlako, beraz, egoera bakoitzean egoten jakitea izan liteke gauza garrantzitsuenetariko bat, umeak ulertzea eta horren arabera konpontzea gatazkak, edo egokitzea ikastekoa umeei. Beraz, honekin guztiz lotuta doa, zein aspektu ez den lantzen magisteritzan eta benetan ezinbestekoa dena lanbide honetarako. Laburbilduz, afektibitatearen lanketa da faltan dagoen hori. Gaur egun, umeen artean askoz aniztasun gehiago dago (arraza, erlijio ezberdinak, familia tradizionalaren apurtzea...); beraz, umeen egoera aztertzea, behaketa...ezinbestekoa da, eta horregatik, umeen eta irakasleen arteko harremana nola sendotu edo bultzatzea irakastea izan liteke magisteritzaren erronka bat.


1 comentario:

  1. Oso emankorra zuen bilera! Poz-barre handi batez idazten dizut hori.

    Ba, orain bigarren lana, maila handi batean erdi eginda duzuna:

    a) Zerrendatu irakaslearekin elkarrizketa honetan ikasitakoak (ez duzu esaten haren izenik). Nik aurre zerrenda bat zure idatzi honetatik atera nezake; baina oraindik ere gauza gehiago ere egongo direnez, egin zerrenda.
    b) Zerrenda eginda daukazula, egin sailkapen bat. Agian, sailkapena erabakitakoan eta egindakoan, oraindik gauza gehiagorekin konturatuko zara.

    Datorren klasera ekarri.

    ResponderEliminar