Eneritz

 banakako txostena:

IRAKASLEAREN IRUDIA:
Denbora pasa ahala irakaslea zer den ikasteko aukera izan dugu, edo behintzat horretara gehiago hurbiltzeko hasieran uste genuenarekin alderatuz gero. Ikasgai hau izan da honi buruz gehien irakatsi diguna. Bai blogaren erabilpenarengatik (bakoitzak emandako erabilpenaren arabera, nire kasuan bai) ,bai ikusitako bideoengatik, eta bi hauek dakartzaten hausnarketengatik. Hala ere, horri gehio hurbiltzeko aukera gehien irakasle horrekin izandako elkarrizketa izan da, honekin irakasle baten zeregina, papera, arazoak, sentipenak etab. entzun ditudalako. Hau da, benetan lanbide horretan aritzen den norbaitek kontutatu digu; beraz, jada ez zen hain “abstraktoa”. Hezkuntzak gizartean duen eraginak erakartzen ninduen bertan lan egiteko eta beraz, irakasleek betetzen duten paper garrantzitsua zeregin horretan. Orain topatzen ditudan gabeziak eta aurrerapausuak antzekoak dira, baina orain hori defendatzeko eman ditzakedan argudioak askoz landuago daude, oinarrituta daudela esan dezaket baita gogoeta batzuen emaitzak direla ere.

DIIGO:
Aitortu behar dut ez ditudala gauza gehiegi igo eta hortik begiratuta alde batera utzi dudala. Hasteko, gainerako ikaskideentzat (eta batez ere lan modularrera begira) interesgarriak izan zitekeen informazioa lan modularra hastearekin batera hasi naizelako bilatzen (horregatik azkenaldian pare bat gauza sartu ditut). Eta beste arrazoia da bilatu nuen informazio gutxi hori portatilean nuela eta diigo mahaiko ordenagailuan deskargatu nuela (asko kostatzen zaio piztea). Zintzotasunez jokatuz, kasu honetan pixkat alperra izan naiz. Baina ezin dut esan baliagarria ez denik. Izan ere, nahiz eta gauza gehiegi ez igo, hainbat ikaskidek igotako hainbat testuetatik ideiak hartu ditugu lan modularrerako. Eta beste batzuk gustora irakurri ditudala, gero erabili ez arren.
Hala ere, esan behar dut diigo batez ere lan modularra egiteko erabili dudala eta zentzu horretan oso baliagarria eta interesgarria iruditzen zait.

HAUSNARKETAK:
Gehien gustatu zaidana izan da. Ez nuen hartzen betebehar moduan, gustora egiten nituen. Gainera, hezkuntzako beste urteekin konparatuz, hau ezinezkoa izango litzateke eta niri buruari bueltak ematea gustatzen zait. Ikasgai batetan horretarako aukera izatea eta bertan hori bultzatzea primeran iruditzen zait, beraz; beste askok hori kritikatzen duten arren. Nire ustez, nire hausnarketetan garapena oso nabarmena ez izan arren, egon badago. Hasieran kritikatzetik, kritika egiteaz gain, eraikitzera ere(horri alternatibak edo konponbidea bilatzera) pasa naiz. Beraz, gero eta sakonagoak direla uste dut hausnarketak ere sakonagoak izan baitira. Eta noski, nire etorkizuneko lanbidera gero eta gehio hurbiltzen dira, ez baitira soilik kritikatzera mugatzen, etorkizunean horren aurrean zer egin dezakedan pentsatzen aritu naizelako.

ARANBIZKARRA:
Ezin dugu esan irakaslea izatea zer den honen bitartez ikasi dugunik, baina horren inguruan genuen ikuspegia zabaltzen lagundu dit. Umeekin eskola barnean egoteko aukera izan dugu, ez irakasle moduan, baina bai dinamitzaile moduan. Niri, gainera, asko gustatzen zait haiekin egotea eta beraz, aranbizkarran boluntario izaten asko disfrutatu dudala esan dezaket. Beste alde batetik, haien arteko erritmo ezberdinak hautemateko baliagarria izan da, alde handia dago ume batetik bestera. Zeintzuk doazen atzeratuta eta zeintzuk aurreratuago, dituzten gaitasun ezberdinak, isilak eta berritsuak direnak, lotsatiak eta lotsatiak ez direnak. Baita atentzio etengabe behar dutenak ere, eta horretarako bakoitzak erabiltzen dituen baliabide ezberdinak ikusteko. Honengatik esperientzia ona eta polita izan dela uste dut, inork ahaztu ezingo duena eta niri gutxienez amaitzeak kriston pena emando didana.

mintegia:

TALDEKO LANA:
Ba aurrekoetan esan dudan bezala, oso gustora egon naiz lan hau egiten. Alde batetik, taldekideen artean oso giro ona dagoelako; eta bestetik, guztion intereseko gai bat jorratzeko aukera izan dugulako. Beste alde batetik, oso interesgarria izan da laurok honen inguruko ikuspegia bagenuen baina hori indartzeko baliagarria izan delako. Gainera, eztabaidak sortu ziren eta horrek aberasgarriagoa eta dinamikoagoa bihurtzen du. Orekari dagokionez, lana egiterako orduan denon parte hartzea berdina izan zen, eta mintegian laurok ideia berdinak azaldu genituen, bakoitzak bere moduan egin arren. Sakontasunari begira ere antzeko ibili gara. Baliteke batek beste batek baino zehatzago puntu bat azaldu izana, baina hori normala da ez baikara makinak. Gai hau gure etorkizunean garrantzitsua izango da, datozen legeekin euskera asko mugatuko delako; eta beraz, horri buruz hausnartzea ezinbestekoa da gure ikuspegia eta nahia zein den jakiteko. Hau da, lege horien aurrean guk zer egingo dugun.

TALDEKIDEAK IRAKASLE:
Hasieran genituen ideiak adierazi ditugu. Batzuk airean geratu dira urduritasunarengatik agian. Horri buruz hitz egiteko aukera izan dugu eta ados gaude pentsatuta genituen ideia batzuk momentuan ahaztu eta ez ditugula azaldu esatean. Hala ere, ideia garrantzitsuak erantzunetan islatzen dira; beraz, esan dezakegu nahiko ondo aritu garela. Hori bai, aipatzekoa da hori ondo betetzeko, nire ustez, talde txikiak izateak asko lagundu zuela. Hala ere, erantzunek ez dute modu egoki batetan adierazten ondo ala gaizki aritu ginen. Erantzunei erreparatuz gero, bai, eta ez daukat zalantzarik hala izan zela pentsatzeko; baina, oso zaila da irakasleak ebaluatzea ikasleen emaitzen bitartez, ez da justua. Nota: 4

MINTEGIKIDEAK IKASLE:
Orokorrean denek hartu dituzte ideia garrantzitsuak, batzuk beste batzuk baino gehiago edo sakonago idatzi duten arren. Egia esan, oso zaila egiten zait erantzunei soilik erreparatuz ebaluatzea, are gehiago mintegian gai bakoitzari emandako denbora oso mugatua zenean eta beraz, azalpena eta hortik ikasleek ikasi dezaketena hitz gutxitan azaldu daitekenean. Horregatik, bizi izan dudanari ematen diot garrantzi gehiago. Horri dagokionez, oso gustora egon nintzen mintegikideekin. Ez zuten jarrera pasiborik hartu, hau da, entzun eta “irakasleak” esaten duena apuntatu; jarrera parte hartzailea baizik (galderak eginez, eztabaidatuz etab.). Nota: 4

  
1 eskas: ez ditu ideiak ondo ulertu eta beraz, ez ditu ondo azaldu
2 nahiko: nabaritzen da zeozer harrapatu duela, baina ez du behar bezala azaltzen
3 ondo: ideia garrantzitsuak aipatu dituzte, baina azalean geratu dira sakontasunik gabe
4 bikain: ideia garrantzitsuenak ondo plazaratu dituzte


No hay comentarios:

Publicar un comentario