jueves, 18 de octubre de 2012

Gaurkoan "Beldur Barik" izeneko programa jarraitzen duten emakume batzuk guri hitz egitera etorri zaizkigu klasera. "Beldur Barik" izeneko programak prozesu bati egiten dio erreferentzia, non lehiaketak ere badauden. Prozesu hau emakumeek Euskal Herrian eginiko salaketen ingurukoa da, eta datu konkretu batengatik sortu zen "Euskadiko salaketen % 42 32 urtetik beherako emakumeenak izan ziren". Ideia honetatik abiatuta, gazteengan berdintasuna sustatzeko metodo bezala erabili da, eta programa honek partehartzaile anitz dauzka, hauen artean Euskal Herriko Unibertsitatea barne.

Saio honetan emakume eta gizonezkoen arteko harremanetan sakondu dugu, berdintasuna bultzatu nahi duen programa honi esker eta estereotipoen inguruan aritu gara. Interesgarria izan denez, web orrialdea zintzilikatuko dut hemen, informazioa lor dezaten nahi duten guztiek, eta ahal bada lehiaketan edota saio praktikoetan parte hartzeko aukera eskeiniko dut. http://www.beldurbarik.org/

Amaitzeko esan beharra dago gaur egun gure gizartean generoen arteko biolentzia bai fisiko zein psikologikoa gutxituz doazela, matxismoaren aurkako jarrera "iraultzaileei" esker batez ere, baina asko dagoela egiteke. Nire iritzi apalean denok begiratu behar dugu gure ingurura eta berdintasunaren alde egin, beti ere errespetua oinarritzat dugularik.

1 comentario:

  1. Oso pozgarria zure interesa eta ekimenerako sumatzen zaizun grina.
    Horixe blog honetan bideratzen joateko ahalegindu behar zenuke.
    Argi dago gaiarekiko sentzibilitatea duzula, baita gaurkotasuna ere. Beste alde batetik, zure idatzi batzuk irakurrita irakaslea izateko gogoa eta hezkuntzarako konpromisua.
    Batu denak:
    Holako gaien gainean Olaia andereñok zer zelan egin behar lukeen pentsatzen ahalegintzeak bide emankor bezain interesgarrira eraman zaitzake.

    Hurrengoan, intereseko gaiaren aurrean idatzi behar duzunean gehitu ariketa bi:
    1) Ni non nago?
    2) Irakaslea naizela, zer egingo dut? Zer egin nezake?

    ResponderEliminar