Testu honetan ikus dezakegun moduan,
1891n Osten doktoreak bere zaldia erakusketetara eramaten zuen
Alemania osotik. Izan ere, animali hau publikoa txunditzeko gai zen
galderei bere hankarekin kolpeak emanez erantzuten. Hala ere,
ikerketak egin ostean konturatu ziren zaldiak tentsioaren gorakada
nabarmentzen zuela eta hala, erantzun egokia zein zen bazekien.
Baina hori ez da soilik animaliekin
gertatzen, pertsonekin ere eskolako esperimentuak frogatzen duen
moduan. Honetan klase bat bitan banatu zen adimena kontuan hartu
gabe. Talde bateko irakasleari ikasle arruntak zirela esan zion eta
beste taldekoari, berriz, ikasle aurreratuak zirela. Azkenengo honek
emaitza hobeak espero zituen eta bukaeran hori gertatu zen. Izan ere,
irribarre gehio egiten zuten, gehio espero zuten ikasleaz... bera
azkarra zela uste bazuten.
Ondorioz, esan dezakegu izugarrizko
garrantzia duela gure jarrerak azkenengo emaitza lortzerako orduan.
Hortaz, denok gaitasun berberak lortzea nahi badugu, berdin jokatu
beharko dugu ikasle guztiekin. Hau da, aurreiritziak alde batera utzi
beharko ditugu. Arazoa hemen sortzen dela uste dut. Aurreiritziak
gure bizitzako momentu guztietan erabiltzen ditugu. Nire galdera,
beraz,hauxe da:
nola lortu horiek alde batera uztea?
Hasteko guk geuk sinistu beharko dugu
ikasle guztiek gaitasun berberak lortzeko eta garatzeko gai direla.
Batzuei beste batzuei baino gehiago kostatuko zaie zerbait egitea,
baina horrek ez du esan nahi atzeratuta daudenik, baizik eta horretan
arazoak izan dituztela beste momentu batetan ondokoak izan ditzakeen
moduan. Haiengan konfidantza daukagula baldin badakite, haiek ere
konfidantza hartuko dute edozertarako gai direla pentsatuz. Era
berean, klasean ere giro berbera lortu beharko dugu denok konfidantza
guztiengan izateko.
Aurreko ideiarekin lotuz, hori
lortzeko gai direla uste badute, hau da, horretan konfidantza hartu
badute, motibazioa horrekin batera etorriko da. Ikasleak motibatzea
oso puntu garrantzitsua da. Interesa badute azkarrago ikasiko dute,
ziur. Hemen ere irakasleon papera sartzen da. Ziurtasun hori
transmititzeaz gain, ondo komunikatzen jakin beharko dugu beraiek
arreta mantentzeko jakin nahi dutelako eta ez behartuta sentitzen
direlako.
Azkenik haiengandik lortu dezakegun
guztia aterako dugula pentsatu behar dugu eta ez saiatuko garela. Guk
ez badugu sinisten, haiek are gutxiago.
Gustura irakurria.
ResponderEliminarArgi dago testuak zer pentsa eragin dizula. Pozten nau.
Hemendik urte batzuetara jakin nahi nuke zertan eta zelan ote dabilen andereño Eneritz.