Taldekoa


Talde lanen erakusgarri:
Blogaren sorrerari dagokionez, hasieran ez genuen uste oso baliagarria izango zenik, banakako gauza izango zelako, baina denbora pasa ahala ohartu gara erabilgarria dela denok informazioa partekatzeko. Gainera era ona dela uste dugu gure hausnarketen garapena ikusteko eta konturatzeko blog baten erabilpena ez dela hain zaila. Horretaz gain, etorkizunean irakasle garenerako tresna baliagarria izan daiteke gure formakuntzaren jarraipena egin ahal izateko, eta kritikotasuna lantzeko.

Kontzeptu mapari esker konturatu gara nolako desberdinak izan daitezkeen irakasle eta elkarrizketak, hau aurrera eramateko galdera ezberdinak erabili ditugulako eta informazio desberdina jaso dugulako taldeko kide bakoitzak. Hau da, bakoitzak bere bidetik eraman du. Orokorrean oso baliogarria izan da etorkizunean izango garen irakaslea osatzeko.

Mintegian zentratzen bagara, beste azalpenetan azaldu izan dugun bezala, hasieran lan taldean oso gustora aritu gara, aukeraturiko gaia gure gustokoa baitzen. Eztabaidak sortu dira eta interakzioaren bitartez bideratu dugu gaia. Hitz egindakoak idatzitakoak baino gehiago lagundu digu gaia aurkezterako orduan, hormairudia lagun.

Hezkidetzan oinarrituriko testuak irakurri ditugu (bakoitzak bat) eta ideia nagusiak atera eta partekatu ditugu modulu lanerako baliagarriak izango direlakoan. Ez dugu mapa kontzeptualik egin, uste dugulako ideia garrantzitsuenekin nahikoa genuela.

Azkenik, argitaratu dugun testua Olaiarena izan da, uste izan dugulako etorkizuneko magisteritza ikasleentzat baliagarriena izango delako. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario