Shinichi Suzuki ez zen Japongo musika irakasle soil bat, umeak musikarekin hezten zituen irakasle bat zen, helburutzat umeen hazkuntza apropos bat zuena, umeak pertsona on eta noble bilaka zitezen. Berak esaten zuenez, ume bat musika aproposa entzuten hazten bada, eta instrumentu hauek jotzen ikasten badu, sentsibilitatea, diziplina eta pazientzia garatuko ditu.
Metodo honek, zenbait ezaugarri
ditu. Lehenik eta behin, adierazten du nola gurasoen papera oso garrantzitsua
den, beraiek baitira umearen irakasleak etxe barruan, eta gurasoek umeak baino aurreratuagoak
joan behar dira Suzukiren metodoari begira, gero lagundu ahal izateko. Oso
garrantzitsua da umea lehen-bailen sar dadin musika munduan,beraien garapen
kognitibo eta muskularra garatzean. Musika etxean, kontzertuetan... entzun
dezakete, eta ikasten dituzten musika piezak behin eta berriz entzun eta jotzea
komenigarria da, honela guztiz barneratu eta ikasten dituzten teknikak
aplikatzen joan ahalko dira.
Suzukiren klase gehienak taldean
emango dira, baita kontzertuak ere, honela, umeen sozializazioa ere bultzatzen
da. Ume talde hauek ez dute ikasten musikaren teknika, musika berez dena
ikasten dute, musika sentitzen, eta musikarekin batera gozatzen, hori bai,
geroz eta zailagoak diren musika piezak aurkezten zaizkie, gradualki ikasten
joan daitezen. Bestalde, umeei ez zaie irakurtzen irakasten beraien hitz
egiteko kapazitatea ondo finkatuta dagoen arte, eta musikarekin berdina egiten
dute, honela, umeak musika fina eta dotorea burutzeko gai denean hasiko da
musika irakurtzen.
Metodo honen punturik
garrantzitsuena, gurasoei zuzendurikoa da, gurasoek ea umeek elkar ikasten
baitute, eta honela, etxean ere denok elkarrekin lana egiteko aukera dute,
gurasoek umeei lagunduz, eskolako lanetan egingo luketen bezala.
Hemen dituzue 3-5 urte tarteko umeak biolina suzuki metodoaren bidez ikasitakoa jotzen. Bideoa, Gasteizen bertan grabatutakoa da:
Esteka honetan informazio gehiago agertzen da, baina gasteleraz:
Zuzentzeko:
ResponderEliminarZuri horrek zer dakarkizun ez diozu; horrek zer suposatzen duen zure irakasle-formakuntzan, irakasle-asmoetan etabar.
Nabarmentzeko:
Hori bai, oso interesgarria eta ondo laburbilduta Suzuki metodoaren aurkezpena. Zure sarrera hau gorde dut nire libretan biharko egunen baterako.