viernes, 19 de octubre de 2012

Malala Yusufzai-ren kasua


Hona hemen, azken aste hauetan berria izan den kasu harrigarri hau. Askotan uste dugu hezkuntza publikoa eta denentzako edukitzea oso gauza normala dela, baina kasu hauekin ikusten da beste leku batzuetan zenbat borrokatu behar duten batzuk eta honek zein ondorio dituen; daukaguna baloratzera eraman beharko gintuzke.

Malala, 14 urteko neskatila batek emakumeen hezkuntzaren alde egiten zeraman denbora, zuen blog batean adieraziz bere usteak, hain zuzen ere, Pakistaneko gobernuak, estatuko familia guztiek bere alabak eskolaratu ahal izateko, fondoak bideratzeko ametsa, horretarako fundazio bat sortu nahi zuen Swateko bailaran neska pobreek ere hezkuntza izateko aukera bermatzeko. Horregatik, hainbat mehatxu jaso bazituen ere, ez zuen babes polizialik nahi uste zuelako denen onerako ari zela eta horregatik inork ez ziola ezer egingo. Baina egun batean eskolatik etxera bueltatzen ari zela, Pakistaneko Talibanek tirokatu zuten, ospitalera egoera larri batean bidaliz, zorionez, orain arriskuz kanpo dago, baina zaintzapean. Honen aurrean, Talibanek diote, ez dutela tirokatzen nesken hezkuntzaren defentsa egiteagatik, baizik eta Barack Obama goraipatzeagatik eta Talibanen kontra egiteagatik. Hala ere, neska honek, erasoaren ondoren esan du, jarraituko duela borroka honetan nahiz eta denak hil bidean. 
Guzti honengatik, Niños por la Paz sari internazionala jasoko du eta lehenengoa izango da Pakistanen sari hori lortzen. 

Hona hemen informazio gehiago:
http://elcomercio.pe/actualidad/1483387/noticia-caso-malala-yousufzai-talibanes-justifican-ataque-menor-activista
http://www.elnuevoherald.com/2012/10/18/1324560/talibanes-paquistanies-amenazan.html
http://www.europapress.es/epsocial/politica-social/noticia-malala-yousufzai-decia-labor-favor-educacion-ninas-pakistan-era-mejor-proteccion-20121010180406.html
http://www.sdpnoticias.com/internacional/2012/10/17/malala-yousufzai-la-nina-activista-se-recupera-tras-ataque-de-los-talibanes







1 comentario:

  1. Era honetako berriei heltzea benetan egiten zait zail.
    Argi baino argiago dago armadun gizonezko batzuk 14 urteko neskatila tirokatzea bidegabekeria itzela dela eta bere horretan deitoragarria.
    Baina, zaharxeagoa naizenez eta kazetariek gure pentsamoldeetan duten eragina kontuan izanda, zalantzak sortzen zaizkit egoeren zergatiak azaltzeko orduan.
    Zuk zeuk aipatzen duzu teologia ikasle armadun horiek argudiatua: neska horren kontra jo dutela AEBekiko atxikimenduaren aldeko proselitismoa dela-eta.
    Eta berria zuk nondik hartu duzun aztertu dut:
    ElComercio, Peruko betiko egunkari liberala; El Nuevo Herald, Miamiko egunkaria (ez dut gehiago begiratu); EuropaPress, Espainiako Opus Deian errotuta omen dagoen berri agentzia (Mexikokoaz ez dakit askorik).
    Berri horren aurrean, nahiz eta zuk pentsatu dituzunen antzerakoak bururatu niri ere, zalantza dut ez ote nauten hedabide horien atzean daudenek horixe pentsatzera eramaten.

    ResponderEliminar