8 urte inguru pasa dira jada gaur
elkarrizketatu dudan irakasleak klase eman zidanetik. Egia esan behar badut oso
pozgarria izan da elkarrizketa hau burutzea eta berriro ere ni nolabait
txunditu ninduen irakaslearekin elkartzea. Elkarrizketak iraun duen denboran
hainbat gauzataz jabetu nahiz, eta irakaslearen inguruko ezagutzen ez nituen
aspektu batzuetara iristea lortu dut esparru pertsonalean. Pertsona alaia eta
irekia denez gero, ez du arazorik izan nire galderei erantzuteko eta oso
gustora egon naiz.
Elkarrizketa bitartean aipatu du
nolabait satisfagarria dela lana hau, baina ez dela askorek dioten bezain
erraza. Nire azaletik bizi izan dut betiko “Magisteritza?? Psss unibertsitateko
urteak gozatzera zoaz eta ez ikastera”. Baina nire ustez magisteritza bokazioz
eginiko gradua izan behar da, eta argi dago bakoitzak bere arrazoiak izango
dituela magisteritzan sartzeko, baina aspetuta nago beti gauza bera entzuteaz,
nire ustez kritikatu beharrean irakasleen lana (egun batean haiek hezi zituena)
apreziatu beharko liteke funtsezkoak direlako.
Lehenik eta behin jorraturiko
galdera bokazioarena izan da, hau da ea umea edo txikia zenetik amesten zuen
irakasle izateaz edota “de rebote” esaten den bezala iritsi zen irakaskuntza
deituriko bidera. Apaltasunez azaldu dit kimika ikasketen eta magisteritzaren
artean egon zela duda mudatan hasieran, baina betidanik izan zituen gustoko
umeak, eta argi zuen umeekin erlazionatutako gradu bat egin nahi zuela.
Bestalde nire andereño oihak esan
duen beste aspektu bat, nik erabat bultzatzen dudana motibazioaren gaia da.
Bere hitzetan “irakaslea motibatuta badago, jarrera hori nolabaik kontagiatzen
da eta umeak motibatzea lortzen da”. Guztiz ados nago horrekin eta irakasle
izaten naizenean burutuko dudan aspektua izango da.
Elkarrizketa aurrera zihoan einean gero eta argiago
neukan irakasle izan nahi nuela, lehendit ere argi eukita ere, agian
irakaslearen begietan ikusten zen disdira dela eta bere kontakizunak kontatzea.
Errepikatu didan gauza “txar” bakarra zera izan da: “pazientzia handia behar da
Olaia”. Baina argi baino argiago daukat hau dela nire bidea eta beraz nire esku
dagoen guztia egingo dut ahalik eta irakaslerik onena bihur naiten.
Hala bedi.
ResponderEliminar