jueves, 25 de octubre de 2012


Aurrekoan bezala, oraingoan ere bloga kritika egiteko erabiliko nuela argi neukan; hala ere, ez zitzaidan hezkuntzarekin lotura zeukan gairik bururatzen. Eta bat-batean lagun batekin izandako elkarrizketaz gogoratu nintzen. Horren ondorioetako bat hezkuntza gobernuaren menpean zegoela izan zen eta hortaz, edukia asko aldatzen dela gobernuan ere aldaketak egotean. Baina beste gauza batetaz ere konturatu ginen; esate baterako, historia Espainia erdigunetzat harturik ikasten genuen, horren ezaugarriak ziren ikasi beharrekoak eta garrantzitsuak. Horren ostean, Europa eta AEB, eta horren ostean, zer? Ezer gutxi dakigu ekialdeko errealitateaz; nola bizi ziren ameriketako indiarrak? Zer bilakaera izan dute? Zer filosofia eta ohitura desberdinak dituzte ekialdekoek? Nor izan zen Gandhi? Galdera guzti hauen erantzunak ez ditugu ikasgeletan topatzen. Bakoitzak informazioa bilatu duelako jakingo ditu edo behintzat hezkuntza formalean horren inguruko gauza gehiegi ez dituela entzun ziur nago, “ez baita plangintzan sartzen”.
Hortaz, hezkuntzak badauka erronka handi bat. Kulrturaniztasuna ikasgeletan geroz eta handiagoa da eta horrek mundu osoko “culturilla general” minimo bat izatea bultzatzen duela uste dut. Honekin ez dut esan nahi herrialde bakoitzak bere ezaugarriak (kultura, ohiturak, hizkuntza...) alde batera utziko dituenik edo besteei garrantzi gehio ematea helburua izan behar denik, baizik eta mundu osoaren ezagutza minimo bat irakatsi behar dute.
Beste alde batetik, nire ustez, historia ikasteko metodologia (hezkuntzarena orokorrean, baina historiako ikasgaian garrantzitsua iruditzen zait) aldatu behar da. Ezin dira edukiak azterketa gainditzeko besterik ikasi, horrek ez duelako ezertarako balio. Ikasleengan motibazioa piztu behar da hori ikasteko. Zenbatek dakite zer den “la noche de los lapices”? Honi buruz zeozer dakizuen gehienok ez duzue eskolan ikasi, seguraski. Izan ere, ez da gure lurretan eragina izan zuen gertakizuna izan. Dena den, hori ere historia da eta ikasleak diren momentutik hori haien interesekoa izango dela ziur nago. Gutxienez Espainiako erregeak ikastea baino interesgarriagoa, bai noski!
Nire helburua ez da gertaera hau goitik behera azaltzea. Hasteko, nahikoa dagoelako interneten; hortaz, ez luke zentzu gehiegirik izango. Baina bai, zer gertatu zen laburki kontatzea. 1976ko irailaren 16an La Plata hirian hainbat ikasle bahitu zituen gobernuak (diktadura militarra zegoen) haien eskubideak defendatzeagatik. Zehazki, armadako inteligentzia zerbitzuak eta Buenos Aireseko poliziak burutu zituzten hamar gazte horien bahiketa, atxiloketak eta torturak. Hamar ikasleetatik lau bakarrik atera ziren bizirik, gainerakoek desagertuta jarraitzen dute. Baten testigantzari esker filma kaleratu zuten 1986an. Hori ikustea gomendatzen dut.
Noizbait “la noche de los lapices” (edota Kolombian duela gutxi sortutako ikasle mugimendua) bezalako gertaerak ere eskolaren plangintzaren barnean sartzea espero dut eta hortaz, bitxikeriak izateari utziko dioten momentua iritsiko da.

Hemen daukazue filmaren trailerra:

2 comentarios:

  1. Betiko legez, hausnartua eta ezinegonaren erakuusgarri.

    Nik bai nuen ikasi eskolan "La noche de los lapices"-i buruz. Eta "la de los cristales rotos" ere bai.

    Ados egiten dituzun analisiaren zehaztasun gehieneakin (denekin ez bada).

    Orain irakaslearena egin behar dudanez: Analizatu nahi duzun beste, nik edo inork esan gabe egiten duzuna ezagun da. Orduan nire eskaera: esan zuk zer egingo duzun horren aurrean. Andereño Eneritzek historia eman behar dienean LH5ekoei, zer egingo du nola? Liburuak diotso andereñori errege bisigotuen zerrenda erakutsi behar diela eta Wert-ek bere super-legea atera duenez umeek azterketa bat izango dute horren berri baduten ala ez neurtuko duena. Andereñok nola bideratu behar du klasea? Zer egingo du nola?

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. nik esandakoa ondo landu ahal izateko gobernua egia esan oso oztopo handia da. gobernuak indar handia dauka hezkuntzan eta historia bezalako ikasgaietan askoz gehiago. beraz, "zentralismo" hori gainditzea izango litzateke egokiena. hala ere, hori urrun ikusten dut oraindik.
      Hortaz, irakasle naizenean ezingo dut nik nahi dudana nahi dudan moduan irakatsi goiko presioa handia izango delako. Irakasle bati elkarrizketa egitean, konturatu naiz ikasgaian eragin handia duela irakasleak. Hau da, bakoitzak bere ikutua ematen diola eta gauza batzuetan beste batzuetan baino indar gehio jartzen duela. beraz, nik ere hori egingo dut: errege bisigodoak ikasi behar izateak ez du kentzen beste gauza batzuk ere jakin behar ez izatea. Agian errege bisigodoen zerrenda buruz ikasiko dute azterketa hori pasatu ahal izateko, baina bestea benetan haiek ikasten saiatuko naiz.

      Eliminar