Sagrario Lehen
Hezkuntzako bost eta seigarren kurtsoetan izan nuen tutora bezala, eta orduz
geroztik ikusten ginen bakoitzean hitz egiten geratzen ginen, nire bizitza
akademikoa eta nire ahizparenaz mintzatzen ginen eta berak eskolako kontu
berriak aipatzen zizkidan, eta esan dezaket, nahiz eta zorte handia izan dudan
irakasleei begira, Sagrario benetan gogoko nuen irakasle bat dela.
Elkarrizketa
egiteko bere etxera joan naiz, eta bertan gauza asko etorri zaizkit oroimenera,
garai hartako argazki eta istorio asko azaldu baitizkit. Hau hasiera ona izan
da elkarrizketa egiteko, Sagrariori gauza ezberdinak etorri baitzaizkio
oroimenera, eta beraz bere erantzunetan sentimendu handia erakusten zuela
antzeman baitut.
Amodioz egiten
du hitz bere esperientziez, ia denak momentu zoragarriak izan direla uste
baitu, umeek, behin eta berriz beraien laguntasuna eta ikasteko gogoak
erakustean zure lana oso probetxagarria dela ikusten duzula baitio. Bestalde,
garai gogorrak ere badaudela adierazi dit, ume batek edota familia batek arazo
latzak ekar ditzaketela ondo daki berak, baina dioenez, hauek irakasle batek
irakasle lanetan sartu haurretik ere badakizkien arazoak dira, gertaera
latzenak, ustekabean datozenak direla dio. Sagrarioak, nire amaren ikasle bati
gertatuzkoaz mintzatu da ( duela lau urte nire ama eskola honetara mugitzeko
aukera izan baitzuen eta lankide bilakatu ziren, biak kurtso berdinean jarduten
zuten). Ume honek Ane izena zuen, eta aurreko ikasturtean, eskolaren eguna
ospatzen zuten egin berdinean hil zen ohean lo-kuluxka bat botatzen hari zen
bitartean. Hau, oso gogorra izan zen nire amarentzat, baina Sagrario bere
lankidea zenez, oso gogorra egin zitzaion hori guztiari aurre egitea, baita
aldi berean nire amari eta familiari laguntzea ere.
Lehen bailen gai
hau alde batera utzi nahi izan dut, eta irakasle lanetan hasi zen garaiari
buruz galdetu diot, eta esan didanez, nahiko gogorra da hasiera, irakasle
guztiek umeen errespetua eta laguntasuna irabazi egin behar baitute, eta hori
egitea oso zaila da. Honekin batera aipatu dit, berarekin praktikak egitera
joaten diren ikasleak oso prestatuak joaten direla, garai batean, ikasgela huts
batean jardun beharko bazenu bezala prestatzen dizutela, baina orain, umeekin
elkarlanean aritzeko erraztasuna aurkezten dela, eta askotan praktikakoek lan
taldea sustatzeko teknika edota ideia berriak ematen dizkiotela, eta batzuek
klasea bakarrik emateko gai ere badirela adierazi dit. Askotan, ume batek
atzerapena azaltzen badu, praktiketan dauden ikasleei galdetzen die ea zer egin
beharko lukeen, laguntza emateko, eta honela praktikan dagoenak ikasgelan
gehiago lantzeko bere barruan dituen ideiak.
Bukatzeko,
aholku bat edo beste emateko eskatu diot, eta berak esan didana da lanean
ilusioz hasteko, umeei beti laguntza eskaintzeko, beraiek niri eskainiko
didaten guztia neureganatzeko, eta batez ere, egunerokoa disfrutatzeko.