Hezkuntzak
eraldaketa sakona behar duela esatean asko ados egongo gara. Baina nola?
Prozesu luzea izango da, ezin da egun batetik bestera egin; bestela, historian
hainbatetan gertatu izan dena gertatuko da, hau da, horren alde ez daudenak
haien ideiak aldarrikatu eta berriz ere aurrekora pasatuko gara edo
aldarrikapen horiek aurrera eraman eta horiek inposatuko dituzte. Iraultza egin
behar dela, bai, baina gauza asko daude egiteko lehenago. Kontzientziazioa,
irakasle guztiok aldaketarako prest egon behar gara, kontzienteak izan behar
gara hezkuntzak behar duen eraldaketaz; formakuntza, hori ezinbesteko da egin
nahi dena modu egokian egin ahal izateko akatsak egin arren; gogoak, bestela ez
du ezertarako balio etab.
Nire
ustez, eraldaketa sakon hori egin baino lehen gauzak pixkanaka pixkanaka aldatu
behar dira. Badaude mila gauza gaur egungo hezkuntza sistemaren barnean ere
aldaketa horretarako deia izan daitezkeenak. Irakasleen jarrera aldatu
beharreko lehenengo pilareetarikoa izango da. Egia esan, ez nago ziur nolakoa
izango den LH-ko egoera momentu honetan; baina bizi izandakoaren arabera,
irakaslea erdigunea izaten jarraitzen du. Adibidez, haren aulkia pribilegio bat
izatea da, edo hala hartu izan dut nik behintzat. Besteona baino askoz
erosoagoa. Ondo legoke, beraz, denek aulki berdinak izatea denak parekoak
izateko. Askotan hitz egiten dutela edota
adi ez direla egoten aitzakiatzat hartuz banaka edo binaka jartzen dituzte
aurrera begira, irakasleari begira. Honekin ez dut esan nahi taldeka antolatuta
dauden ikasgelak ez daudenik horretan aurrerapen handiak egon baitira; baizik
eta horrelako detaileak aldatzea eraldaketari bidea irekitzeko baliagarria
izango dela.
Indibidualismo
horrekin apurtzeko azterketak alde batera uztea izango litzateke zentzuzkoena,
nire ustez. Hala ere, kentzea arazoak ekar ditzake zuzendariekin edo gorago
daudenekin (lan egiten ari garen eskolaren filosofiaren arabera, noski).
Ebaluatzeko beste modu bat beharrezkoa da. Baina hori alde batera utzita, zer
gertatzen da materialarekin? Ikasle bakoitzak bere mahaia, aulkia eta apala du.
Apala izatea zentzuzkoa izan daiteke egunero liburu guztiak aldatzea ez baita
praktikoa. Baina mahaia? Zergatik bakoitzak du berea? Ez litzateke hobea izango
aldatzen joatea? Guztiekin harremanetan egongo lirateke, denak gehiago
ezagutuz, mahaiak denenak izango liratezke eta ez bakoitzarenak. Hau gure
klasean ere gertatzen da eta inork ez zigun esan non eseri, lerroan zehar
aldatu arren egunero esertzen gara lerro berdinean inguruan betikoak izanik.
(kapitalismoaren eragina, agian)
Klasean
erabiltzen den materiala ere kolektiboa izatea ez legoke gaizki. Orain bakoitzak bere margoak, arkatza, boligrafoak
etab. ditu. Behar den materiala kurtso hasieran erosiko litzateke
fotokopiengatik, irteerengatik… gurasoek ordaintzen duten moduan
materialarengatik ordainduko lukete. Behar duten materiala eskura izango dute.
Koadernoak askotan ez dira amaitzen, baina hurrengo urtean berria erosten da;
hau, adibidez, galaraziko genuke, material guztia ondo aprobetxatuz. Pasaden
astean Aranbizkarrako ikastolan ume batek beste bati bere gauzak uzteko esan
zion; orduan nik esan nion ez ziola apurtuko eta ez zela ezer gertatzen beste
batek hartzeagatik (gainera, bakarrik eskuan zuen, ez zuen erabili, hau da,
ezin zuen esan gastatuko ziola), eta berak erantzun zidan esanez kokoteraino
zegoela beti gauzak hartzen zizkiolako gero erabili ez arren. Eta niri,
behintzat, penagarria iruditu zitzaidan egoera hori.
Esperientziak esango digu zenbat gauza gehio aldatu daitezkeen.
Orain
bakoitzak pentsa dezala honez gain edo hau kenduta, ze aldatu nahi duen eta
hori nola egingo duen.
Gustura idatzia izango dela esango nuke. Irakurri hala egin dut.
ResponderEliminarZuk horrelako ikas-komunitateetan segitzea nahi nuke. Argi dago zer pentsa eragiten dizula; pentsatu eta irtenbide bila hasten zarela ere bai. Errealitatean erkatu behar ditugu intelektualismotik eraikitako ideiak.
Ah! Izenpetu
ResponderEliminar