Mundu
osoan zehar balore desberdin ugari
daude, elkarren aurkakoak ere. Herrialde bakoitzaren araberakoa da neurri handi batean; baino horrek ez du esan nahi
herrialde bateko kide guztiek balore eta ohitura berdinak izango dituztenik.
Izan ere, oso bestelakoak izan daitezke etxe batetik bestera. Hezkuntzak,
komunikabideek, inguruko jendeak… eragin handia dute bai nortasuna
eraikitzerako orduan, bai balore horiek beraganatzerako orduan.
Hala
ere, globalizazioa gaur egungo egoera deskribatzen duen ezaugarri bat dela esan dezakegu; hala, ohitura edo
pentsamendu komunak ditugu (berdintasuna, elkarbizitza…). Teorian bai,
behintzat. Adibidez, arau komun batzuk izatea nahitaezkoa da elkarbizitza
sustatzeko. Baina horren barnean ezin da sartu menderatuen eta menderatzaileen
papera, ez datoz bat (herri zapalduak eta inperialistak; gizon eta emakumeak;
herri pobreak eta potentziak; hiritarren arteko ezberdintasuna….). Berdintasuna
zentzu zabalean ulertuta defendatzen dugunon artean ere badago desberdintasuna.
Adibidez, teorian defendatzen dutenak edo teoria defendatu bai baina praktikara
eramaten ez dakitenak.
Lehen
esan dudan moduan, mundo globalizatu batean gaude eta horrek onuretaz gain, arazoak
ekar ditzake. Demagun klase batetan hezkidetza asko lantzen dutela, ez
dituztela umeak sexuaren arabera
“sailkatzen”; honekin zera esan nahi dut, neska eta mutilak kontuan hartu
beharrean pertsonak kontuan hartzen dituztela, hau da, gizakiak hezten dituztela
ez rolak. Zer gertatzen da hori etxean
ez badute lantzen? Ez badute komunikabideetan ikusten? Entzuten duten musikak
hori ez badu bultzatzen?
Musikak (eta komunikabideak oro har) tontakeria
dirudien arren, izugarrizko garrantzia du baloreetan eta kulturan. Denok
badakigu modan emakumeak objektu sexual
gisa agertzen diren abestiak modan jarri
direla (gaztea hamar minutuz entzutea nahikoa da horretaz ohartzeko). Asko abestien bidez formatuko dira, gai
batzuen gainean interesa piztuko zaie, dantza izango da buruan daukaten gauza
bakarra letretan erreparatu gabe eta milaka egoera desberdin topa ditzakegu.
Hala ere, ezin uka dezakegu nortasunean abestiek eraginik ez duenik. Erabateko
berdintasuna defendatzen duen norbaitek ezingo du onartu entzuten dituen abesti
horietan emakumea objektu sexuala izatea
edota iragarkietan “super woman”ak agertzea.
Horren
aurrean zer egin dezakegu irakasleok? Gai honen inguruan gizarte
kontzientziazioa premiazkoa da arazoa guztiz gainditzeko. Baina hori
bapatean lortzea ezinezkoa da, paper oso garrantzitsua jokatzen du hezkuntzak
honetan aldaketarako motorea baita. Hortaz, irakasleon lana oso inportantea
izango da. Eta ez soilik lehen esan dudan moduan arauak, ohiturak etab
transmititzeko, eskolaz kanpo kontraesanak sortuko baitira umeak nahastuz.
Musika alternatiboa ere erakustea izan daiteke gure zereginetako bat. Ezin
ditugu behartu modan jarri den musika
hori entzuteari uztera, hori ez dago gure esku. Baina bai alternatiba bilatu
haiek beste musika ere ezagutu dezaten eta ez bakarrik guztiz komertziala dena.
Haien esku utzi behar dugu aukera hori. Pirritx eta Porrotxen kantak dira
adibide edo alternatiba egokienak, nire ustez, behintzat; munduaren ikuspegi
oso desberdina helarazten dute besteekin konparatuz, umeei egokitutakoak eta
aldi berean nagusitan haien barnean gordeko dituzten abestiak eta baloreak. Ez
dut esaten dena perfektua eta polita denik,baina veste alternatiba bat sortu arte nik kanta hauek erabiliko ditut. Ez
dut uste umeren bat egongo denik Pirritx eta Porrotx baztertuko duenik.
Musikaren inguruan zerbait ikusi edo gertatu zaizula ematen du. Hala balitz, ez litzateke txarto egongo horixe ere agerian uztea.
ResponderEliminarBestela, musika eren inguruan jarduten duzu musikek eurek balore txarrak balekartzate, agian, musika (eta beste) era kritikoan kontsumitzeko erremintak ematea eraginkorragoa izan liteke.
Pena dut dugun bezain ikastalde zabala izatea, sakonoago eta zehatzago segitu nahi nuke-eta. Betiko legez, gustura eta pozez irakurrita zureak.
Ah! Eta betiko legez: izenburua ipini barik zuk. Idatzi izenburua.
ResponderEliminar