domingo, 4 de noviembre de 2012

ERAMAN EUSKARA AHOAN ETA BIHOTZEAN


Taldekako gaia euskararen erabilera aukeratu dugunez, sarrera hau idaztea erabaki dut. Denon artean aukeraturiko gaia izateaz gain oso interes handia erakutsi dugu taldeko guztiok, eta beraz, oso gustura egon gara, ni behintzat, lan honi buruz hausnartzen. Hitz egitearekin batera konturatu nahiz zein nolako arazo pilo dauden euskararen erabileraren inguruan. Makina bat ideia agertu ziren eta lanerako ideia horiek ateratzea ez zen nik uste bezala lan baten antzekoa izan, gure arteko solasa baizik. 

Aurretik nik nire lagunen artean asko komentaturiko gaia izan da hau eta horren ondorioz esan dezaket ikuspuntu anitz ditudala nire kuadrillakoen artekoen arabera. Nire ustez, suertez denok izan gara beti euskaldunak, batzuk berriak eta beste batzuk euskaldun zaharrak, baina denok izan dugu beti euskararen inguruko nolabaiteko kontzientzia. Euskara sentimendu bat izateaz gain, euskaldunen hizkuntza da eta ezin dugu hizkuntza hiltzen utzi. 

Hizkuntzaren babes honen hausnarketan “trilinguismo”-aren ideia askotan eman da eta etorkizunean seguru garatuko den proposamena da. Horrek nire ustez euskararen erabilera lehen urria bazen ikastolara doazen umeen artean, gehiago gutxitzea eragingo luke, eta ez dut hori gertatzerik nahi ni irakasle naizenean. Egia da ingelesa hizkuntza garrantzitsua dela baina garrantzia alde batera utzita euskaldunok definitzen gaituen hizkuntza euskara den heinean internazionalizatzearen ideiak, niri behintzat, ez lidake hainbeste inporta beharko. Nire iritzia hauxe da; gurasoek aukeratu beharko lukete seme-alabak euskaraz edo ingelesez ikastea umeak oraindik ez direnean guztiz “autosufizienteak”. Ez da inposaturiko zeozer izan behar, baina euskararen ahultasuna gailenduko luke ingelesez hainbat ikasgai emateak, eta horrek nahita ez gure kultura gutxiestea eragingo luke, umeen artean hitz egiten den euskara maila baxuaz gain.   Hemen uzten dudan bideoan John Bieterren hitzaldia entzun dezakegu. Gizon hau ingelesa da eta euskara ikasten hasi zen zerotik, baina hala ere, euskaldun askok baino hobeto hitz egiten du, gogoz ikasi duelako euskara eta denok dakigun bezala "gogoko lekuan aldaparik ez". 




Bestalde eta hezkuntzarekin lotura zuzenik ez badu ere amorru handia ematen didan gauza bat dago: “itxurazko euskaldunak”. Termino honekin erreferentzia egin nahi diet euskara defendatzen duten horiei eta inoiz erabiltzen ez dutenei. Araba euskaraz, ibilaldia, kilometroak, nafarroa oinez eta abar ez dituzte inoiz galtzen eta han joaten dira euskal herria goraipatzen duten kamisetekin (Euskaraz bizi eta antzekoak) eta entzuten dituzunean beti dabiz erdaraz. Horrela ez goaz inora. Euskara zure kamisetek dioten bezala maite baduzu erakutsi eta eraman euskara zure ahoan eta bihotzean, izan daiten zure lehen hitza.

2 comentarios:

  1. Ezz dut uste zuek azaltzen zabiltzaten momentuan hor geldirik egon ahal izango dudanik horixe entzuteko, baina benetan interesgarri egiten zait. Gaia eta zuek zein ikuspuntutatik ekiten diozuen ikustea.
    Hemen "zer egin" galdera dindiliska gelditzen da, eguaztenera itxoin behar.

    Ez dakit dakizun, baina zuen irakasleetariko batek ere John Bietherren antzerako bidea du egina, beste toki batean baina. Eta eskolan besteren bat edo beste ere badago.

    Gero, amaieran aipatzen duzun sasi euskaltzaleen kontu horren harira, nik ere bideo bat.

    ResponderEliminar
  2. Eta gaiza segitzeko, gaur Twitterretikhartu dudana: http://allartean.blogspot.com.es/2012/11/gero-eta-gehiago-erabiltzea-gero-eta.html

    ResponderEliminar