lunes, 26 de noviembre de 2012

Aranbizkarran lehen eguna


Goizeko 9:30ak ziren talde elkarreragileetako boluntarioak umeengana joateko prest geundenean. Ni behintzat poz-pozik baina urduri nengoen hasiera batean. Klasean sartu eta han zeuden etorkizunean guk irakatsiko genien adineko umeak. Denak guri begira, arreta handiz. Irakasleak azaldu beharreko azalduta bakoitza talde batera abiatu ginen. Nik umeen ondoan eseri orduko utzi nuen urduritasuna alde batera eta eurekin hizketan hasi nintzen. Talderik talde pasa ostean harriturik geratu nintzen zer nolako ume mota desberdinak aurki daitezkeen ikasgela batean. Bai jatorriz bai izaeraz bai adimen mailari begira guztiz desberdinak ziren haien artean, eta horrek modu batera edo bestera arazo batzuk sorrarazi zituen ariketak egitean; matematikan arazoak zituzten umeen aurrean beste ume batzuen harrokeria, ume batzuk parte hartzea beste batzuk isilik egoten ziren bitartean.

Argi dago irakasle bat desberdintasun hauekin bukatzen saiatu behar dela, eta hori egiten saiatu nintzen, umeei txandak errespeta zitzaten saiatuz eta elkarri laguntzea bultzatuz. Talde bakoitzean irakasgai bateko materiala landu genuen eta hori izango omen da talde elkarreragileen dinamika hemendik aurrera (eta horrela izan da daramatzagun 3 egunetan). Nire ustez oso aberasgarria izango da etorkizunerako eta benetan zerri aurre egingo diogun konturatzeko. Agian modu honetan ikasle askok gogo handiagoak garatuko dituzte irakasle izateko grinari dagokionez baina ziur nago egongo dela baten bat atzera botatzen dena benetan ikusten duelako ez dela umeekin egoteko jaio.

3 saio izan ditugu jada, eta gutxi izan arren umeak (batzuk besteak baino gehiago) oso rezeptibo ikusten ditut eta ez dut arazorik izan. Saioak amaituaz batera etxerantz joaten naiz bizitako esperientziari bueltak emonez eta gogoratuz momentu bakoitza ume horiekin nengoela. Pentsatuaz batera ezinegona sentitzen dut datorren astean berriro ume maitagarri haiekin lanean aritzeko eta ahal dudan guztia haiei transmititzeko.

2 comentarios:

  1. Gustura irakurria; zelan ez.
    Nire ustez ere oso aberasgarria da; horregatik izan dut holako gogo handia zuek hori egiteko nire txapak entzun beharrean. Zure oraingo lana aberastasun hori destilatzen hastea da.
    Zertan zara aberatsago? Zehazki, zerk aberastu zaitu? (zer ikasi duzu zer eginaz...)
    Zure antzera uste dut batzuei gogoa biztu egingo zaiela; eta ez dakit inork bere burua atzera botako duen, baina bere burua lan horretarako gai ikusten ez duenak egitea espero dut. Hori ere ikastea litzateke-eta.
    Klixe batean jausi zara, nire ustez; orduan irakasle zantar honek ohar/ galdera bi:
    Zuk diozu ume maitagarri haiekin lanean aritzeko eta ahal dudan guztia haiei transmititzeko.
    Denak maitagarri? Den-den-denak? Ea, banan banan azaldu zergatik den bakoitza maitagarri.
    Zuk ahal duzun guztia transmititzeaz dinozu; ikuspegi egoista eta erreal batetik beste alderdi bat dago, ez dakit kontuan izan duzun: Ahalik eta gehien xurgatu behar zenuke zuk ere eurokandik. Zer? Hori pentsa egin behar

    ResponderEliminar
  2. Egia esan ez nuen zuk planteatutako ikuspegitik idatzi, eta nire akatsa dela uste dut. Maitagarri esan dudanean orokorrean ari nintzen, baina ez dut nire burua atzera bota nahi, eta egia esaten badizut, mmentuz behitzat denak maitagarritzat jotzen ditut. Argi dago beti daudela preferentziak, eta nik neuk ere baditut hori bertan nagoela igartzen ez bazaidan arren. Maitagarrienak nire ustez asko eta asko dira, baina gradu txikiag batean badira ere, denak hartzen ditut maitagarri bezala. Ikusten dudalako beraien bihotza ez dela txarra, eta agian momentuan hizketan hasi edo kasu handirik ez badizute egiten ere ez dut esperantza galtzen, ezta fedea ere, eta badakit denek daukatela paparrean kabitzen ez zaien bihotza. Bestalde, badakit hau ez dela horrela beti izango irakasle naizenean, baina begiratu beharra dago etxeko egoera ere, eta horretan bolondres gisa nagoelarik ezin badut sakondu ere, igartzen da ume batzuek dituzten jokabide batzuk etxetik irakatsiak dituztela. Amaitzeko eta bigarren aipatu duzunarekin jarraituz, ni ahal dudan guztia trasmititzeaz ari naiz, inoiz ere ez inposatzeaz. Eta bai, argi daukat eurengandik ere barbaridade bat ikas dezakedala, eta badakit horrela izango dela. Ni interakzioaz ari nintzen, nik transmititzeaz eta alderantziz. Egia esan zure erantzunak lagundu egin nau maitagarri edo ez maitagarri izatearen kontzeptua ulertzen, eta pozten naiz, mila esker.

    ResponderEliminar