ZER DA IRAKASLE IZATEA?
Testu hau aukeratu dugu, irakaslea izango denarentzat pauta edo gomendio batzuk ematen dituelako irakasle lanean hasi baino lehenago kontuan hartzeko, seguraski askorentzat oso baliogarria izango delako gogoz eta zentzuz hartzeko ogibide hau. Gainera, irakasle izaterako orduan izan ditzakegun arazo edo akatsak konpondu eta sahiesteko balio duela uste dugu.
Irakaslea ogibide bezala honen ikasleei erakustea eta jakintza berriak barneratzea helburu duena
da. Irakasle bat irakasgai batean espezializatua izan daiteke, edo jakintza orokorrak transmititu
ditzake, lehen hezkuntzako tutore askoren antzera. Irakasleak zein ikasleak ikasketa prozesuan
parte-hartzaile aktiboak dira, irakasleak ikasketa prozesua bideratzen duelarik. Irakasleen
izendapenerako bestelako termino batzuk ere badaude, hala nola; maisu/maistra, andereño...
Irakasle baten funtzio garrantzitsuenetako bat, umeek euren inguruko mundua eta euren burua
uler dezaten da. Umeei euren barruan duten jakiteko grina azaleratzen saiatu behar dira
irakasleak, hauek ikus dezaten asko dakitela eta nahi duten guztia izatera hel daitezkela.
Irakasle izatea dagoen lanbideetariko aberasgarriena da, bokazionala den heinean behintzat.
Ikasleen jakintza bere eskuan dago eta horrek egiten du lanbidea oraindik baliagarrriagoa. Lan
handia eta inplikazioa eskatzen ditu, bere esku baitago, maila handi batean, hauen ikasleen
etorkizuna zein ikasteko eta egunero hobetzeko grina. Irakasleak dira, beraz, etorkizuneko
langileen leheenengo hezitzaileak. Horretaz guztiaz gain beren indarrak jartzen dituzte
ignorantziaren kontrako bidean.
Ikasleak etxean ikasteaz arduratu behar diren arren, irakasleak du funtsezko papera ikasketa
prozesuan, irakasgaietaz gain baloreak zein arau sozialak inkulkatzen dizkielarik. Irakasle baten
ezaugarri aipagarrienetakoa pazientzia izan behar da, ikasleak errespetuz tratatu eta jakinduria
izateaz gain. Irakasle onak kontsideratzen direnak, ikerketak eta saiakuntzak egin ohi dituzte
heziketaren metodologia hobetzeko eta ikasleek gehiago ikas dezaten aspertu gabe eta interesa
erakutsiz. Bestalde, urteak aurrera doazela, eta lehen irakaskuntzan denbora asko zeramatzaten
irakasleak pribilegiatuak edo aipagarriagoak baziren ere, generazio berriak gogor datoz eta
askotan egiten dute apostu ikasketa metodologia berrien alde. Modu horretan irakasle asko eta
asko daude zeintzuk euren bokazioa dela eta ikasleentzat erreferente bihurtzen diren, bizitza
guztian gogoratuak izanik.
Irakaskuntza ikuspuntuaren arabera guztiz alda daitekeen lanbidea da. Irakasle asko daude
aspertuta eta temarioa bukatzeko irrikitan, eta horiek ez dute inolako bokaziorik ez irakasle
izateko gogorik. Seguruena irakasle bezala sartu ziren nota ez zutelako behar bestekoa benetan
nahi zutena egiteko edo askotan esaten den bezala lanbide ona delako oporren eta soldataren
arabera. Hau aldiz duela urteak zen, orain gero eta bokaziozko irakasle gehiago hezten hari dira
suertez, magisteritzan sartzeko nota igo baita eta soldatek behera eta paroak gora egiten duen
arren hor dabiltzalako irakasle bihurtu nahi dutenak.
Olaia Aranburu Badiola